Inflazioa baretu eta hamarren bat jaitsi da, uztailan % 2,2an geratuta
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 2,2 hazi da uztailera arte, ekainean baino hamarren bat gutxiago, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioek gora egin dutelako.
Estatistika Institutu Nazionalak gaur, astelehena, argitaratutako aurrerapenaren arabera, KPIa % 0,7 jaitsi da aurreko hilabetearekin alderatuta.
Abuztuak 14an joera baieztatuz gero, 2012tik hona kontsumorako prezioek uztailetik uztailera erregistratutako igoerarik handiena izan lezakete, urte horretan ere % 2,2an kokatu baitzen inflazioa.
Bestalde, KPI harmonizatua -kontsumorako prezioen indizea neurtzen du eurogunean- % 2,3an mantendu da uztailean.
Inflazioak gorakada handia izan zuen 2017ko hasieran, energiaren prezioek bultzatuta, baina bigarren seihilekotik aurrera baretu egin zen, 2018 urtea % 0,6an hasita.
Alabaina, otsailean, martxoan eta apirilean ere erregistratutako joera hori, % 1 ingurukoa, atzean geratu zen prezioak % 2 baino gehiago kokatu zirenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekainaren 1era arte irekiko dute Tubos Reunidoseko konkurtso-administratzaile izateko hautagaitzak aurkezteko epea
Gasteizko epaitegi batek Tubos Reunidos taldeko zazpi sozietate hartzekodunen borondatezko konkurtsoan deklaratu zituen joan den asteartean, eta PKF-Attest Concursal izendatu zuen horien konkurtso-administratzaile.
LAB Tubos Reunidosen greba bertan behera uzteko aukeraren alde agertu da, eta ESK-k luzatzearen alde egin du
Bi sindikatuek, ELArekin batera, batzarra deitu dute ostiralerako, lanuztearekin jarraitu ala ez erabakitzeko.
CAFen Beasaingo eta Irungo lantegietan enpresaren azken eskaintza ontzat eman dute
Hiru urteko iraupena izango du akordioak, eta, besteak beste, soldata igoera eta zenbait kolektibotan lan-orduak murriztea adostu dute. Enpresak konpromisoa hartu du gutxienez 190 langile kontratatzeko Beasainen, eta beste 40, Irunen.
Argiaren eta gasaren BEZaren murrizketa bertan behera geratuko da ekainaren 1ean, eta % 21era itzuliko da, prezioek behera egin baitute
Erregaien (gasolinak, gasolioak eta bioerregaiak, eta profesionalentzako gasolio itzulketa partziala) eta hidrokarburoen gaineko zergaren tasa murriztuak ekainaren 30era arte egongo dira indarrean, apirilean produktu horietarako inflazioa Gobernuak ezarritako % 15eko atalasetik gora baitago.
Urtearteko KPIa % 3,2raino apaldu da EAEn eta % 3raino Nafarroan, apirilean
Espainiako Estatuan, urtebeteko inflazioa bi hamarren murriztu da, % 3,2raino.
Hithiumek bertako langileak, hornitzaileak eta zentro teknologikoak erabiltzeko konpromisoa duela nabarmendu du Irujo kontseilariak
Nafarroan bateria lantegia eraikitzeko negoziazioak aurrera doazela azpimarratu du Mikel Irujo Industria kontseilariak, "poliki baina sendo". Nafarroako Gobernuak bezala, Hithiumek ere enpresa bertako ekosisteman txertatzeko helburua eta konpromisoa dutela azaldu du.
Santurtziko udaltzainek "zorroztasun greba" egingo dute, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko
Langileek salatu dute antolakuntzan "ez-betetzeak" izan direla, baita gainerako udal langileekin alderatuta gutxiago irabazten dutela, eta ekitaldi jendetsuetan langileak falta direla. ErNEren arabera, agenteak araudi guztia zorrotz aplikatzen hasi dira, eta errefortzuak eta aparteko orduak egiteari utzi diote.
CEBEKen ustez, lan-gatazkak "gizartearen aurrerabidearen aurkakoak dira"
CEBEK Bizkaiko patronalaren presidenteak, Guillermo Bucesek, lan-gatazkak "gizartearen aurrerabidearen kontrako" jo ditu, eta sindikatu guztiei dei egin die enpresaburuekin eser daitezen haien arteko harreman-eredua aldatzeko.
ELA, LAB eta ESK Tubos Reunidoseko langileekin bilduko dira ostiralean
Batzarraren helburua da langile guztiei egoeraren balorazioa helaraztea eta greba mugagabeak eta hartzekodunen konkurtsoak markatutako aro berri honetarako jarduera-ildoak ezartzea.
Interinok Taldeak kalte-ordainen bidea ireki izana kritikatu du
Gorenak behin-behineko kontratazioan abusua jasan duten langileek kontratu finkoak lortzeko oposizioa gaindituta izatea beharrezkotzat jo ondoren, Egoitz Markaida Interinok Taldearen bozeramaileak adierazi du langile horiek lanpostua eskuratzeko baldintzak bete zituztela, eta, ondorioz, finko egin behar direla uste du.