Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ryanairrek 400 hegaldi galdu ditu, bere historiako grebarik larrienean

Gasteiztik abiatu ohi diren hegaldiak aire-konpainiaren webetik desagertu dira. Ryanairrek esan du hegaldien % 85 "normaltasunez" ari direla, greba "penagarria" gorabehera.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ryanairren 396 hegaldi bertan behera Europan, pilotuen grebagatik

Ryanair konpainiak bertan behera utzi ditu 396 hegaldi gaur, ostirala, Suedia, Belgika, Irlanda eta Alemaniako pilotuek deitutako grebagatik. Horietako 82k (41 konexio) Espainiako Estatuan dute abiapuntua edo helmuga. Gainera, Ryanairreko Herbehereetako pilotuek ere bat egin dute grebarekin, atzo epaitegi batek deialdia mantetzea erabaki baitzuen, Ryanairrek eskatutakoaren aurka eginda.

Konpainiaren webean, Tenerife Hegoaldea, Kanaria Handia, Madril, Bartzelona, Girona, Alacant, Malaga, Sevilla, Palma, Eivissa, Almeria, Jerez, Santander, Gasteiz eta Zaragoza abiapuntu zuten hegaldiak desagertu egin dira gaurkoan.

Aipatutako aireportuen artean kaltetuena Alacantekoa da, zazpi konexio bertan behera geratuko baitira. Zazpi horietako bostek Alemaniarekin lotura dute, Düsseldorf, International, Düsseldorf Weeze, Berlin, Frankfurt eta Koloniako aireportuekin, hain zuzen. Gainera, Charleroi eta Stockholmeko Skavsta aireportuekin ere desagertu dira loturak.

Palmako aireportuak ere pilotuen grebaren kalteak nabarituko ditu gaur; izan ere, Alemania abiapuntu edo helmuga duten sei konexio utziko omen dituzte bertan behera Balear Uharteetako aireportu horretan.

% 85, "normaltasunez"

Ryanairrek esan du aurreikusitako hegaldien % 85 "normaltasunez" ari direla, pilotuak egiten ari diren 24 orduko greba gorabehera. Lanuzteak 67.000 bidaiariri eragin die eta ehunka hegaldi bertan behera uztera behartu du konpainia.

"Gure 37 merkatuetatik 5etan abuztuak 10ean egiten ari diren greba penagarria gorabehera, 2.000 hegaldi baino gehiago, gure programaren % 85, normaltasunez ari dira ia 400.000 bidaiari Europa barruan eramanda", esan du enpresa irlandarrak ohar baten bidez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X