Kontsumorako Prezioen Indizea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 2,3an mantendu da Euskadin eta % 2,4 igo da Nafarroan, uztailean

Halaber, prezioak % 0,5 jaitsi dira, ekaineko datuekin alderatuta. Lurraldeka, urte arteko tasa % 2,5ekoa izan da Gipuzkoan, % 2,2koa Bizkaian, eta % 2koa Araban.
Etxebizitzaren faktoreak KPIren igoera eragin du. Artxiboko irudia: EiTB
Etxebizitzaren faktoreak KPIren igoera eragin du. Artxiboko irudia: EiTB

Urte arteko inflazioa % 2,3an mantendu da uztailean, Euskadin, eta % 2,4 igo da Nafarroan. Prezioak % 0,5 jaitsi dira, ekaineko datuekin alderatuta.

Estatistika Institutu Nazionalak astearte honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera, urteko tasa % 0,5ean dago.

Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoan urte arteko % 2,5eko tasa izan du, Bizkaian % 2,2, eta Araban, % 2.

Urtean zehar, oraingoz, prezioak % 0,4 igo dira Araban eta Nafarroan, eta % 0,7 Gipuzkoan.

Produktu eta zerbitzuei buruz, urte arteko tasa Euskadin igo egin zen elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan (% 0,2), edari alkoholdunak eta tabakoa (% 2,8), arropa eta oinetakoak (% 1,3), etxebizitza (% 4,3) eta etxeko gauzak (% 0,8).

Honako hauek ere igo dira: garraioa (% 5,8), komunikazioak (% 2,8), hezkuntza (% 1,0), hotelak, kafea eta jatetxeak (% 1,7) eta besteak atala (% 1,0).

Medikuntza eta aisialdia eta kultura, aldiz, jaitsi egin dira, % 0,2 eta % 0,6, hurrenez hurren.

KPIa % 2,4 igo da Nafarroan uztailean, iazko hil bereko datuekin alderatuta. Ekainarekin alderatuta hamarren bat jaitsi da, baina aurten % 0,3 egin du behera.

Urteko arteko inflazioan, prezioak kontsumo talde guztietan igo dira, aisialdia eta kulturan (- % 1,2) eta etxeko gauzetan (- % 0,2) izan ezik. Batez ere garraioan egin du gora, eta etxebizitza bigarren postuan dago ( % 5,5).

Hotelak, kafea eta jatetxeetan igo dira prezioak (% 3,0), elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan (% 2), komunikazioak ( 2), edari alkoholdunak eta tabakoa (%1,6), medikuntza (% 1,7), arropa eta oinetakoak (% 1,1), hezkuntza (% 0,5) eta besteak (% 0,3) .

Espainian, KPIa % 2,2 igo da uztailean, hau da, hamarren bat ekaineko datuekin alderatuta. Elikagaiak eta aisialdia jaitsi direlako izan da, eta etxebizitzak eta hotelak gora egin dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X