KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 0,8 igo da EAEn eta % 1,2 Nafarroan maiatzean

Urte arteko inflazio tasa % 2 eta % 2,1 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaien eta argindarraren garestitzearen ondorioz.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.
elektrizitatea-argindarra-teknopolis-etb1-electricidad_

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,8 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 1,2 Nafarroan maiatzean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera.

Urte arteko inflazio tasak % 2 eta % 2,1 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, erregaia eta argindarra garestitzearen ondorioz.

Urtea hasi zenetik 0,8 puntu igo da KPIa EAEn eta puntu bat Nafarroan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan igo da gehien urte arteko inflazioa (% 2,2), Araban (% 2) eta Bizkaian (% 1,9) baino gehiago egin baitu gora. Apirileko datuekin alderatuta, berriz, Araban igo dira gehien prezioak: % 1,2. Bizkaian % 0,8 garestitu dira, eta Gipuzkoan, berriz, % 0,7.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X