elkarrizketa soziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langileen Estatutuaren 'erreforma globala' egitearen alde agertu da San Jose

Lan eta Justiziako sailburuaren hitzetan, lan merkatuaren oinarrizko bi erronkak demografia eta teknologiaren garapenak industrian sortutako iraultza berria dira.
20180129221940_trabajador-langilea-eitb_
Foto: eitb.eus.

Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburua Langileen Estatutuaren "erreforma globala" egitearen alde agertu da gaur, astelehena, azken hamarkadetako berrikuntzetara "egokitu" eta negoziazio kolektiboa "lehen mailan jartzeko".

Lan eta Justizia Sailak eta Lan Harremanen Kontseiluak elkarrizketa sozialaren inguruan antolatu duten jardunaldi bat abiatzeko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek San Jose sailburuak. Ondoren, mahai-ingurua egin dute goizean zehar, eta UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiak eta Confebask patronalaren ordezkariak izan dira bertan. ELA eta LAB sindikatuak ere gonbidatu dituzte, baina bi sindikatu abertzaleek uko egin diote mahai-inguruan parte hartzeari.

San Josek bere hitzaldian esan duenez, zuzenbidezko estatuak lan eskubideak "bermatzen eta bultzatzen aurrera egin dezan, behar-beharrezkoa da gizarte eragile indartsuak eta elkarrizketa sozialarekin konprometitua izatea", eta kontu horrek Euskadin "eztabaida handia" pizten du.

Bestalde, lan merkatuaren oinarrizko erronkak demografikoa eta aurrerapen teknologikoek industrian eragin duten iraultza berria direla esan du sailburuak, eta erronka horiei krisiak utzi duen lan egoera gaineratu behar zaiela: behin-behinekotasuna, inork nahi ez dituen aldi baterako kontratuak eta lanaldi partzialekoak, eta soldata baxuen ondorioz langileak gero eta txiroagoak izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X