Hezkuntza publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurreskolen zerbitzua doakoa izango da 18.000 eurotik beherako errententzat

Gainera, haur eskola horietan matrikulaturiko bigarren neba-arrebek eta ondorengoek, doan izango dute zerbitzua.
Haurreskola
Haurreskola. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Haurreskolak Partzuergoak eskaintzen duen zerbitzua doakoa izango da 18.000 eurotik beherako errenta duten familientzat, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera. Gainera, haur eskola horietan matrikulaturiko bigarren neba-arrebek eta ondorengoek, doan izango dute zerbitzua.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Larrañaga Partzuergoko kudeatzaileak prentsaurrekoa eman dute ostegun honetan, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak gaur, Gasteizen, egindako bileraren nondik norakoak azaltzeko.

Eguneko gai zerrendako puntu nagusien artean, hileko kuotak kudeatzeko arautegiari dagokion akordio-proposamena aztertu du Zuzendaritza Batzordeak; alegia, Haurreskolak Partzuergoaren zerbitzua erabiltzen duten familiek egun ordaintzen dituzten kuotetan aldaketa egitea.

Aurkezturiko proposamena aho batez onartu du Zuzendaritza Batzordeak, eta honako aldaketak jasotzen ditu:

Haurreskolak Partzuergoak ematen duen zerbitzua doakoa izatea, urtean 18.000 eurotik beherako errenta duten familientzat. Gainera, doakotasuna, Haurreskolak Partzuergoan aldi berean matrikulatuta dauden bigarren neba-arrebentzat eta ondorengoentzat izango da.

Egungo matrikulazioa aintzat hartuta aztertuz gero, 500 familia baino gehiagori mesede egingo die doakotasun hori, egun zerbitzua darabilten familien % 11 ingururi, alegia. Bestalde, 77 familiak dituzte une honetan bi seme-alaba matrikulaturik gutxienik Partzuergoko haur eskoletan. Familia horiek kuota bakarra ordaindu beharko dute, beraz.

Era berean, izen-ematea egiteko unean ordaindu behar izaten zen aurretiazko kuota ere kendu egin da. Dagoeneko familiek ez dute 91 euro horiek aurreratu beharrik izango, izena ematerakoan.

Neurri hauek guztiak 2019ko urtarrilaren lehen egunean sartuko dira indarrean, eta une horretarik aurrera onuradun izango dira bai matrikulazio berriak, bai dagoeneko Haurreskolak Partzuergoaren baitako haur eskolen erabiltzaile direnak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X