Isurien manipulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagen zigortu dute diesel ibilgailuen eskandaluagatik

Stuttgarteko Lurralde-auzitegiak automobil-konpainia zigortu du, Porscheren jatorriko enpresa bezala, akziodunei eskandaluaren berri garaiz ez emateagatik.
Volkswagen konpainiaren lantegia Landabenen. Artxiboko irduia: EiTB
Volkswagen konpainiaren lantegia Landabenen. Artxiboko irduia: EiTB

Stuttgarteko (Alemaniako hego-mendebaldea) Lurralde-auzitegiak Volkswagen automobil-konpainia zigortu du gaur, Porscheren jatorriko enpresa bezala, akziodunei isuri manipulazio eskandaluaren berri garaiz ez emateagatik. Honenbestez, Volkswagenek 47 milioi euro ordaindu beharko ditu.

Isurien iruzurrarekin lotuta, Porschek “akziodun auzi-jartzaileei kalte-ordaina eman behar die, kapital merkatuen araudiaren arabera, informatzeko betebeharra zuelako”, azaldu du auzitegiak agiri batean. Mota honetako aurreneko epaia da Alemanian.

Fabian Reuschle epaileak adierazi duenez, gutxienez Martin Winterkorn Europako ibilgailu ekoizle nagusiaren orduko presidenteak bere eginbeharra ez zuen bete.

Sententzia ez da irmoa. Volkswagen taldeak akziodunei eskandaluaren eta ondorioen berri beranduegi eta modu eskasean eman ziela dio epaiak.

Kalte-ordaina 2014ko maiatzaren 23tik 2015eko irailaren 22ra arte mugatu du epaimahaiak. Aurreneko datan konpainiak akziodunei azalpenak ematea bazuela uste du auzitegiak; bigarrenean, eskandalua argitara eman zuten AEBko ingurumen agintariek.

Sententziaren arabera, Josef Broich abokatuak ordezkatutako akziodunen taldeari 44 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordaina eman beharko dio konpainiak, eta 3,2 milioi eurokoa Wolverhamptoneko (Erresuma Batua) pentsio-funtsari. Azken hori Nieding + Barth abokatu-langelak ordezkatu du auzian.

Porsche epaiaren aurka azaldu da dagoeneko, eta apelazio-errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X