CGT-k deitua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 75-50 arteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte Renferen greba dela eta

Bidaiari gehien dauden orduetan aldiriko lau trenetik hiru ibiliko dira; gainerakoan, zerbitzuaren % 50. Distantzia Ertaineko trenen % 65 egongo dira martxan.
Renferen aldiriko tren bat. Argazkia: ETB
Aldiriko tren bat Abandoko tren geltokian sartzen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Espainiako Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu SFF-CGT sindikatuak asteazkenerako, Domu Santuko zubiaren bezperarako, Renfen deitu duen greba dela eta.

Espainiako Gobernuak Estatuko iparraldean duen Ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez, aldiriko trenetan % 75-50 artean izango dira gutxieneko zerbitzuak. Bidaiari gehien dabiltzan orduetan, gehienez lau trenetik hiru ibiliko dira. Gainerako orduetan, gehienez % 50ekoa izango da zerbitzua.

Distantzia Ertainean, trenen % 65 ibiliko da, eta Abiadura Handiko/Distantzia Luzeko trenen kasuan, % 78. Merkantzien trenei dagokienez, ohiko zerbitzuaren % 26ko portzentajea ezarri da.

Grebaren ondorioz bertan behera geratu diren Abiadura Handiko/Distantzia Luzeko eta Distantzia Ertaineko bidaia erosita duten pertsonei erositako ordutegitik gertueneko beste tren batean bidaiatzeko aukera eskainiko zaie, ahal den guztietan. Bidaia egin nahi ez badute, bertan behera utzi edo beste data batera alda dezakete txartela, inolako gasturik gabe.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik galdetu du ea nor ausartzen den Tubos Reunidosen inbertitzera

Radio Euskadin gaur egindako elkarrizketan, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak galdetu du ea nor ausartzen den Tubos Reunidosen inbertitzera, pilatutako zorraz gain, orain Ekialde Hurbileko gerraren ondorioek ere jo baitute. Sailburuaren hitzetan, horrek "shock bikoitza" eragin du euskal industrian; izan ere, Trumpen administrazioaren muga-zergen ostean, AEBk Iranen aurka hasitako gerrak eragina izan du energia, logistika eta merkatuen galeraren alorrean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X