JAURLARITZAREN AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu 'itxaropentsu' agertu da Aurrekontuen inguruan

Datorren ostiralean bilduko dira koalizioko kideak, berriro, Azpiazu sailburuarekin, 2019ko Aurrekontuen inguruan hitz egiteko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Aurrekontuen aferan Jaurlaritzaren erantzun 'positiboa' espero du EH Bilduk

Eusko Jaurlaritzako 2019ko Aurrekontuen negoziazioak azken txanpan sartzen ari dira, baina, oraingoz, bakoitzak bereari eusten dio eta hurbilketa keinu argirik ez da ikusten. Halere, Leire Pinedo EH Bilduko legebiltzarkidea "itxaropentsu" agertu da gaur eta Gasteizko Gobernua ezker abertzaleko koalizioaren proposamena "ondo aztertzen" ari dela esan du.

EH Bilduk mahai gainean jarri duen proposamena "argia, zehatza eta bideragarria" dela eta Jaurlaritzak "aintzat ez hartzea zentzugabekeria"  litzatekeela esan du.

"Gutxiengoan dago Urkulluren Gobernua, eta bi abstentzio behar ditu, gutxienez, aurrekontuak ateratzeko. Gure proposamena argia, zehatza eta bideragarria da. Eskua luzatuta daukagu. Badakigu Jaurlaritza ondo aztertzen ari dela gure proposamena. Itxaropentsu gaude", esan du.

Datorren urteko Aurrekontuei bide ematea "Jaurlaritza babesten duten bi alderdien borondatearen baitan" dagoela gaineratu du Pinedok.

Azaroaren 16an bilduko dira, berriro, EH Bilduko ordezkariak Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin. Akordiorako "borondate osoarekin" joango direla hitzordu horretara esan du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X