KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa % 2,2 eta % 2,5era igo da EAEn eta Nafarroan, urrian

Garraioaren garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera.
Besteak beste, garraiobideen garestitzeak eragin du igoera
Besteak beste, garraiobideen garestitzeak eragin du igoera. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,2 eta % 2,5 hazi da urrian, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera. Urte arteko inflazioa hamarren bat igo da iraileko datuekin alderatuta, bai EAEn eta baita Nafarroan.

Azken hilabetean, berriz, prezioak % 1,1 eta % 0,9 garestitu dira, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan.

Urtea hasi denetik, prezioak % 1,8 igo dira EAEn eta % 1,7, ostera, Nafarroan.

Euskadin, garraioaren garestitzeak eragin du, batez ere, prezioen igoera. Nafarroan, berriz, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian eta Gipuzkoan urte arteko inflazioa % 2,2 hazi da urrian eta % 2, ostera, Araban. Iraileko datuekin alderatuta, prezioek gora egin dute hiru lurraldeetan: Araban, % 1,3; Gipuzkoan, % 1,1; eta Bizkaian, % 1. Urtea hasi zenetik, Gipuzkoan garestitu dira gehien prezioak (% 2,1), Arabaren eta Bizkaiaren aurretik (% 1,7).

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Gainera, azken sei hilabeteetan urte arteko inflazioa % 2aren gainetik kokatu da. Azken hilabetean, KPIak % 0,9 egin du gora, irailean baino zazpi hamarren gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

Wu-chivite-irujo-hithium
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Arrakasta-historio bat" abian, Hithium Nafarroan ezartzeko iragarpenarekin 

Maria Chivitek, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin eta multinazional txinatarreko zuzendariekin batera, atzo Madrilen egindako iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago oraindik. Edonola ere, Hithiumek Nafarroa aukeratu izana Nafarroako politikek energiarekin eta enpleguaren sorrerarekin duten apustuaren erakusle da, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarena ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X