BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

MTVren ekitaldiek 46,8 milioi euroko eragin ekonomikoa izan dute Bizkaian

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak esan duenez, ekitaldia antolatzeko egin duten inbertsioa baino hamasei aldiz handiagoa izan da horrek ekarri duen irabazia.
18:00 - 20:00
MTV sarien galak 47 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen Bizkaian

MTV European Music Awards sariek 46,8 milioi euroko eragin ekonomikoa izan dute Bizkaian. Horixe jakinarazi dute Barakaldoko eta Bilboko alkateek eta Bizkaiko ahaldun nagusiak, urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean egindako ekitaldiaren eraginari buruz, asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.

Unai Rementeriak eta Juan Mari Aburtok adierazi dutenez, zenbateko horiek bi erakundeek elkarlanean egin duten 3 milioi euroko inbertsioa "babesten" dute. Hain zuzen ere, Rementeriak nabarmendu du ekitaldia antolatzeko egin duten inbertsioa baino hamasei aldiz handiagoa izan dela horrek ekarri duen irabazia.

Bestalde, Rementeriak esan du MTV EMA sarien 25. edizioa hainbat arlotan mugarri izan dela, eta, antolatzaileen arabera, inoizko ediziorik onena antolatu dutela.

Ahaldun nagusiak bizkaitar guztiekin partekatu nahi izan du lorpena: "MTVren saririk onenak izan dira. Ohore handia da horrelako zerbait entzutea. Baina ohorea ez da nirea, Bizkaia osoarena baizik, guztiona, gizartearena, egitearen eta ondo egitearen erronkak gainditu ditugulako. Gainera, gozatzea eta gozaraztea lortu dugu. Datuek asko erakusten badute ere, nire ustez hitzek are balio handiagoa dute", ziurtatu du.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, bere aldetik, MTVk antolatu dituen ekitaldien garrantzia azpimarratu du, "beste behin ere, nazioarteko erakusleihoan jarri dugulako Bilbo; ekitaldiak erakartzeko, antolatzeko, parte-hartzaile egiteko eta munduari gure irudirik onena emateko daukagun gaitasuna erakutsiz". "Ekitaldi guztiak inolako gorabeherarik gabe gauzatu dira" azpimarratu du.

Bukatzeko, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea pozik agertu da tokiko enpresek ekitaldian izandako inplikazioarekin.

Parte-hartze handia

Guztira 70.000 pertsonek gozatu dute, Bizkaia Music Week ekitaldiaren baitan, Barakaldon, Durangon eta Bilbon egin dituzten kontzertuez eta BECeko galaz.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X