Lan-erregulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan-erregulazioko espedientea hiru urte gehiago luzatzea proposatu du Arcelorrek

LAB sindikatuaren arabera, talde siderurgikoak lan-erregulazioko planean hiru urte gehiago jarraitzea proposatu die sindikatuei.
ArcelorMittal Sestaon.
ArcelorMittal Sestaon / Argazkia: EITB.

ArcelorMittaleko zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientea hiru urte gehiago luzatzea proposatu dio sindikatuei, LABek informatu duenez. Espedientea multinazionalak Espainiar estatuan dituen fabrika guztietan dago indarrean.

Lan-erregulazioko planak 17 plantatan lan egiten duten 12.000 langileri eragiten die. Euskal Herrian hurrengo udalerrietan ditu instalazioak: Etxebarrin eta Sestaon –ACB-, Bizkaian, eta Bergaran, Zumarragan eta Olaberrian, Gipuzkoan, eta Lesakan, Nafarroan.

Komunikatu batean, sindikatuak gogorarazi du lan-erregulazioko espedienteak egoera ekonomiko zailen edo lan faltaren aurrean ematen diren neurri bereziak direla, baina ArcelorMittal 2009tik dago espedientea irekita, eta "aurten, iazko urtearekin konparatuta, % 12ko igoera izan du mozkinetan, eta munduan zehar altzairutegiak erosten ari da; Italiako Ilva, kasu".

LABen arabera, ArcelorMittalek 915 lanpostu suntsitu ditu azken lau urteetan euskal altzairutegietan, hau da, lan guztiaren % 40. Lanpostu horiek ezegonkorrak diren lanpostuekin ordezkatu dituzte, gehienetan azpikontraten eta aldi bateko lanen enpresen bitartez. Horregatik, "lan-erregulazioko espedientea mantentzea iruzur juridikoa da", azpimarratu du sindikatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X