Bilboko bi hoteleko gela-garbitzaileek % 48ko soldata igoera lortu dute
NH Villa de Bilbao eta Barcelo hoteletako gela-garbitzaileek lanuzteak bertan behera utzi dituzte % 48ko soldata igoera lortu ondoren, ELAk jakitera eman duenez. Langileek greba hasi zuten azaroaren 2an, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.
Barcelo Bilbao Nervion hoteleko gela-garbitzaileen kasuan, beharginek logela garbitu bakoitzeko 2,5 euro kobratzen zituzten (800 euro hilean, aparteko ordainsariak barne), “lege-iruzurreko kontratuak zituzten, gehienak behin-behinekoak, eta ratioak gehiegizkoak ziren”, ELAk agiri batean gogorarazi duenez. Sindikatuaren hitzetan, “lan esplotazio hutsa” zen.
NHren kasuan, duela bi urte baino gehiago gatazka izan ondoren, soldatak 13.000 euro gordinekoak zirela azaldu du sindikatu abertzaleak.
ELAk zehaztu duenez, NH Villa de Bilbao hoteleko azpikontrataren beharginek greba bertan behera utzi zuten abenduaren 12an, enpresarekin akordio bat adostu ondoren. 2019an soldatak % 30 gora egingo du (17.500 euro urtean), 2020an ostalaritza hitzarmena osorik aplikatuz (20.000 euro inguru).
ELAk goraipatu duenez, greba egin ondotik eta 13 hileko epe batean, “soldatek % 48 gora egingo dute, baita ostalaritzako lurralde hitzarmenean jasotako lan-baldintza guztiak aplikatu ere”.
Barcelo Bilbao Nervion hoteleko gela-garbitzaileen kasuan, soldata igoera % 30ekoa izango da 2019an (17.500 euro), 18.500 euro 2020an, eta 2021ean ostalaritza hitzarmena osorik aplikatuko zaie, urtean soldatak 20.000 euroak gaindituz.
Gainera, greban zehar kaleratutako edo kontratuak amaitutako langileak berriz onartuko ditu enpresak, eta gainerako behin-behineko beharginentzako lan-poltsa bat sortuko dute, eta kontratazioan lehentasuna izango dute.
Bi hoteletan, Constant enpresak lan-egutegi bat aurkeztuko du, txandak, librantzak, oporrak eta jaiegunak zehaztuz; batere ordainik gabe eta modu irregularrean gertatzen ari ziren lanaldi luzapenak bukatzeko.
Akordioa sinatuta, Barcelo Bilbao Nervion hoteleko beharginak lanera itzuliko dira asteazken honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.