Gipuzkoako Aurrekontuak 2019
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2019ko Aurrekontuak onartu ditu Gipuzkoak, oposizioaren babesik gabe

2018koekin alderatuta, % 2,2ko hazkundea izango dute datorren urteko Aurrekontuek: guztira, 875,5 milioi euro. 390 milioi Gizarte Politiketara bideratuko dituzte.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. EFEren artxiboko irudia

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2019ko Aurrekontuak, legealdiko azkenak, onartu dituzte gaur, EAJren eta PSEren babesarekin. Aitzitik, oposizioko alderdiek Aurrekontuen aurka bozkatu dute, eta "propaganda egitea" eta, gehiengoa dutenez, "erraz" jokatzea egotzi diote Foru Gobernuari.

Esan bezala, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta PPren kontrako botoak jaso ditu proposamenak. Aurrekontuekin lotutako azken hiru bozketetan abstenitu egin ziren popularrak, baina gaurko honetan egitasmoaren aurka bozkatu dute.

2018koekin alderatuta, % 2,2ko hazkundea izango dute datorren urteko Aurrekontuek: guztira, 875,5 milioi euro.

Esan bezala, 390 milioi euro Gizarte Politiketara bideratuko dituzte. Hain zuzen ere, iaz baino 19 milioi euro gehiago izango ditu Foru Aldundiak, eta horietatik 13 erabiliko dituzte Gizarte Politikekin lotutako gaietarako.

Ildo horretan, Markel Olano ahaldun nagusiak esan du hitzemandakoa bete dutela, eta, beraz, bukatu dutela "lurralde horretako erronka handiei aurre egiteko" eta "enkistatuta zeuden arazoei irtenbidea emateko" legealdi honetan egindako "ahalegina".

Olanoren hitzetan, "kontu historikoak" dira datorren urtekoak, "inoizko diru gehien" bideratuko dutelako Gizarte Politiketara. Gainera, "Gobernu eredu berri baten bidez" Gipuzkoako "etorkizuna eraikitzeaz" arduratzen den Etorkizuna Eraikiz ekimenarentzat euskarri izango dira.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X