Ministroen Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxieneko soldata 900 eurora igotzea onartu du Espainiako Gobernuak

Lanbide arteko gutxieneko soldata % 22,3 igoko dute Errege Dekretu bidez, Bartzelonan egindako Ministroen Kontseiluan. 1977tik izandako igoerarik handiena da.
Langile bat lanean. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia
Langile bat lanean. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia

Lanbide arteko gutxieneko soldata 2019an 900 eurokoa izatea onartu du ostiral honetan Espainiako Gobernuak, Bartzelonan egindako Ministroen Kontseiluan. Isabel Celaa Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Hezkuntza ministroak nabarmendu duenez, lanbide arteko gutxieneko soldata % 22,3 igo dute. Celaak gogora ekarri duenez, 1977tik izandako igoerarik handiena da.

Sanchezen gobernuak eta Elkarrekin Podemosek 2019rako Aurrekontuen inguruan hitz egin zutenean adostutako neurrietako bat da hori. Errege Dekretu bidez onartu dute gaur, eta urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, 2,5 milioi bat langilek izango dute soldata igoera.

Ministroen Kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Celaak nabarmendu du igoera horrekin Europan lanbide arteko soldata handiena duten herrialdeen artean dagoela Espainia.

Lanbide arteko gutxieneko soldata urtero onartzen du Espainiako Gobernuak, Errege Dekretu bidez, eta urtarrilaren 1ean sartzen da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X