MINISTROEN KONTSEILUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsioak oro har % 1,6 eta gutxienekoak % 3 igotzea onartu du Sanchezen Gobernuak

Hala ere, Espainiako Gobernuak atzeratu egin du pentsioen igoera KPIari lotzeko hasierako asmoa, eta sei hilabeteko epea zabaldu du eguneratzeko sistema berria osatzeko.
Pentsionisten elkarretaratze jendetsua Bilbon
Pentsionisten elkarretaratze jendetsua Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Ministroen Kontseiluak pentsioen igoera onartu du ostiral honetan. Horren arabera, pentsioak oro har % 1,6 igoko dira eta % 3, ostera, gutxienekoak eta kotizazio gabeko pentsioak. Dena den, Espainiako Gobernuak atzeratu egin du pentsioen igoera KPIari lotzeko hasierako asmoa, eta sei hilabeteko epea zabaldu du eguneratzeko sistema berria negoziatzeko.

Pentsioen igoerak 2.591 milioi euroko kostua izango du 2019an.

Espainiako Gizarte Segurantzak gaur zabaldutako datuen arabera, pentsioak % 1,6 igoko dira urtarrilaren 1etik aurrera (7.045.195 kotizaziopeko pentsioak) eta gutxieneko pentsioak (2.647.101) zein kotizazio gabeko pentsioak (451.229), berriz, % 3.

Halaber, urtarrilaren 1etik aurrera lau puntu igoko da, % 56tik % 60ra, alargunen oinarri arautzailea, hau da, alargunen pentsioa kalkulatzeko erabiltzen dena.

Bestalde, oraingoz ez dira pentsioak KPIaren arabera eguneratuko. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, urteko lehen sei hilabeteetan elkarrizketa sozialaren baitan pentsioak zeren arabera eguneratu adosten ahaleginduko dira, beti ere, pentsiodunen erosahalmena eta sistemaren jasangarritasuna bermatuz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X