Sestaoko La Navaleko langileak Navantian birkokatzeko konpromisoari eutsi dio SEPIk
La Naval ontziolako 150 langile Navantia talde publikoan birkokatzeko konpromisoa berretsi die SEPI Espainiako Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietateak sindikatuei gaur Madrilen egindako bileran.
Baina langileek bi aukeren artean erabaki behar dute: batetik, Navantian jarraitzeko Galiziako Ferrolera edo Andaluziako Cadizera joatea eta, bestetik, Sestaon argi ez daukaten lanpostuari eustea.
Bestalde, Sestaoko ontziolaren etorkizunaz Industria Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta langileen ordezkariek ostiral honetan Madrilen egin behar zuten bilera bertan behera gelditu da.
Sindikatuek gogor kritikatu dute Industria Ministerioaren jarrera: "Mobilizazioak gogortzen badira, ardura Espainiako Gobernuarena eta Eusko Jaurlaritzarena izango da, arazoari irtenbide bat ematen saiatu ere ez baitira egin".
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako