Espainiako Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk ez dio Sanchezi 'txeke zuririk' emango Aurrekontuak aurrera ateratzeko

Gobernu sozialistak Aurrekontuak onartzeko koalizio subiranistaren laguntza nahi badu, dirua "zertarako erabiliko duen esan beharko digu", esan du Otegik.
Arnaldo Otegi EH Bilduko ordezkariekin, Donostian
Arnaldo Otegi EH Bilduko ordezkariekin, Donostian. Argazkia: EFE

EH Bilduk ohartarazi duenez, ez dio Pedro Sanchezen Gobernuari "txeke zuririk" emango 2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurrera ateratzeko. Gobernu sozialistak koalizio subiranistaren laguntza lortu nahi badu, "hitz egitera eseri eta dirua zertarako nahi duen esan beharko digu".

EH Bilduren Mahai Politikoak asteleheneroko bilera egin du, gaur goizean, Donostian, eta besteak beste, Estatu eredua eta espetxeetako politika jorratzera premiatu du Espainiako Gobernua. Bileraren ostean, Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak eta Marian Beitialarrangoitia diputatuak, zein Oskar Matute eta Jon Iñarritu alderdiko ordezkariek, prentsaurrekoa eman dute bileran jorratutako gaien berri emateko.

Otegiren esanetan, "aurrekontuez haratago doan eztabaidan murgilduak gaude, une historiko larrian baikaude". PP, Cidadanos, eta Voxek osatutako "tripartitoa" gidatzen dute Espainiako Estatuaren "noraeza".

Ildo horretan, "tripartito atzerakoiak kontraerreforma martxan jarrai nahi duela" esan du Otegik, eta programa horren ahotsa Pablo Casado dela deitoratu du.

Otegiren hitzetan, Vox gaitz guztien arduradun nagusia badirudi ere, orokorrean, hiru alderdiak bat datoz, esaterako, Katalunian 155. artikulua ahalik eta gogorren ezartzearekin, Estatua berriro zentralizatzeko nahiarekin eta emakumeen eta migratzaileen eskubideak murriztearekin.

"Txeke zuria"

EH Bilduko idazkari nagusiak gogoratu duenez, koalizio subiranistak lagundutako zentsura mozioari esker heldu zen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentetzara, eta ildo horretan, "eskuinari atea beti itxiko diotela" esan du. Hala ere, "horrek ez du esan nahi txeke zuriak inori ematen dizkiogunik", ohartarazi du.

Gobernu zentralaren jarrera "zalantzaz beteta" dagoela eta "erabat kezkagarria" dela esan du Otegik. Hori horrela, Sanchezek "edozein gauza egiten badu ere, eskuineko blokearen mehatxuari aurre egiteko ezkerreko alderdiek edo independentistek Gobernua sostengatzeko beharra dutela pentsa dezake PSOEk".

"Espainiako Gobernuak ezin du jarrera immobilista mantendu eta indar progresistek dohain babestuko dutela pentsatu"

EH Bilduren iritziz, Sanchezen Gobernuak “kalkulu hori egiten badu, oker dago”. "Ezin du zentzu guztietan jarrera inmobilista izanda edo zenbait kontutan jokabide atzerakoia erakutsita independentismoa edo indar progresistak alde izango dituela pentsatu", baieztatu du.

Horregatik, Aurrekontuak eta horiekin lotuta dituen asmoak aurkezteko eskatu dio Gobernuari. "Gurekin hitz egiten eseri beharko da, eta oraingoz ez dugu horretarako gonbidapenik jaso", ziurtatu du. Aldi berean, "eskubide sozialei, Estatu ereduari, plurinazionaltasunari, autodeterminazio eskubideari, espetxe politikari, sakabanaketaren bukaerari eta gaixo dauden presoen askatasunari buruz berba egitea eskatu dio PSOEren Gobernuari.



Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X