Langabezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia % 11,1etik % 10,2ra jaitsi da 2018an, EAEn

8.500 langabe gutxiago izan dira, 2017ko laugarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta.
Langile bat eraikuntza sektorean
2018ko langabezia datuak. Argazkia: EFE

Langabezia tasa % 11,1etik % 10,2ra jaitsi da 2018an, EAEn, eta 8.500 langabe gutxiago izan dira, 2017ko laugarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta.

Hala ere, 0,7 hamarren hazi da langabezia 2018ko hirugarren hiruhileko datuekin alderatuta. Hirugarren hiruhilekoan 935.200 pertsona okupatu izan ziren EAEn, 2017ko epe berean baino 16.900 (% 1,8) gehiago, Eustat, Euskal Estatistika Institutuak, gaur, jakitera eman duenez.

Gizonen langabezia tasa % 10koa (lau hamarren gehiago) izan da, eta emakumeena, aldiz, % 10,4koa (hamarren bat txikiagoa). Gazteen langabezia tasa 19,3koa izan da.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 3.100 langabe gehiago izan dira Gipuzkoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta langabezia tasa % 8,1ekoa izan da. Bizkaian, 2.800 langabe gehiago izan dira, eta langabezia tasa % 11,3koa izan da. Eta, Araban, 1.600 langabe (% 10,8) gehiago izan dira.

Hiriburuetako datuak aztertuta, Bilbon 1.600 langabe gehiago izan dira azken hiruhilekoan; Gasteizen, 1.200; eta, Donostian, 500.

Eurostaten arabera, 2018ko azaroan EB-28koen langabezia tasa % 6,7koa izan da; eta Espainiakoa, % 14,7koa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X