Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagenek ez du ibilgailu elektrikorik egingo datozen urteotan Landabenen

Ibilgailu elektrikoen ekoizpen sistema handitzen joango dela esan du konpainiak; baina, oraingoz, modelo elektrikoak ez dira Nafarroako instalazioetan egingo.
Volkswagenen instalazioak Nafarroan
Volkswagenen instalazioak Nafarroan. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Jürgen Stackmann Volkswageneko Salmentak eta Marketing arduradunaren hitzetan, datozen hiru edo lau urteotan ez dute modelo elektrikorik egingo Nafarroako Landaben lantokian.

Horrenbestez, konpainiaren elektrifikazioa ez da Nafarroara helduko, oraingoz; bai, ordea, Zwickau, Emden eta Hannoverren dituzten lantokietara.

Stackmannen arabera, Landaben "buru-belarri" dabil Polo eta T-Cross modeloen ekoizpenarekin. 2030erako Volkswagenen salmenten % 40 ibilgailu elektrikoei egokitzea, eta hortaz, ekoizpen elektrikoa suspertzea espero dutela esan du Stackmannek.

Horren harira, Herbert Diess Volkswagen taldeko kontseilari delegatuak azaldu duenez, ibilgailu elektrikoen ekoizpena "noizbait" helduko da Landaben eta Martorelleko (Bartzelona) lantokietara.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X