Nafarroa eta EAE, Estatuan langabezia tasa baxuenak dituzten bi autonomia erkidegoak
2019ko lehen hiruhilekoan 1.000 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; guztira, 99.600. Horrek esan nahi du, aurreko hiru hilabeteetako datuekin alderatuta, % 0,98 egin duela gora langabe kopuruak, ostegun honetan Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
Enpleguari dagokionez, lau autonomia erkidegotan igo da lanean dauden pertsonen kopurua; EAEn, besteak beste. Hain zuzen ere, 5.300 okupatu gehiago daude, hots, % 0,57. Beraz, % 56,60koa da okupazioa gaur-gaurkoz.
Lurraldeka banatuta, Araba da tasa baxuena duena (% 7,54). Gipuzkoan % 8,03koa da langabezia tasa, eta Bizkaian % 11,23koa.
2018ko lehen hiruhilekoaren aldean, 10.500 langabe gutxiago daude (% -9,57).
Estatuan % -11,64koa da batezbestekoa. Han, 93.400 landun gutxiago daude; orotara, 19.471.100. 2018ko bigarren hiruhilekoan, baina, 19,5 milioi okupatu zeuden, 2006az geroztik jasotako kopuru handiena. Bestalde, langabe kopurua hazi egin da: 49.900 pertsona gehiago. Hortaz, 3.354.200 langabe daude Estatuan (% 14,7).
Nafarroako langabezia datuak
6.300 langabe gutxiago, 25.300, zenbatu dituzte Nafarroan urtarriletik martxora, eta langabezia tasa % 8,19koa da; Estatuko baxuena, Biztanleria Aktiboaren Inkestak erakusten duenez.
Okupazioak behera egin du, bestalde. 1.000 pertsona (% -0,40) gutxiago daude okupatuta: guztira, 283.700.
Esan bezala, langabezia tasa Estatuko baxuena da, aurreko hiruhilekoan baino puntu bat eta zortzi hamarren gutxiago. Horrenbestez, azken urtean 2,35 puntu jaitsi da.
Langabe kopuruak behera egin badu ere, ELA sindikatuak ohartarazi du Hego Euskal Herriko langabezia-tasa "Europako handienetakoa" dela. "Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeetatik, Italiak, Espainiak eta Greziak soilik dute langabezia-tasa altuagoa", nabarmendu dute.
Halaber, enplegua prekarietatearen kontura hasi dela salatu du; izan ere, "azken urtean sortu diren hiru lanpostutatik bat aldi baterakoa izan da eta, ondorioz, aldi baterako lanaldiaren tasa % 25koa da eta emakumeen % 28 lanaldi ez osoetan ari dira".
Ildo berean, kontratazio gehienak zerbitzuen sektorean egin direla adierazi du sindikatuak, hau da, lan-baldintzak eta ordainsariak prekarioagoak izan ohi diren sektorean.
Gauzak horrela, gaurko datuak onak ez direla azpimarratu du ELAk, "langabezia-tasa lan-baldintzak okertzearen truke jaitsi delako".
LAB sindikatuak, berriz, gazteen langabeen egoera larria salatu du. Azken hiru hilabeteetan, Hego Euskal Herrian, 25 urtetik beherako beharginentzako 7.500 lanpostu suntsitu direla ohartarazi du. "Gaur, iaz baino 1.900 gazte langabe gehiago daude".
Langabeziaz gainera, lan-baldintzak ere gogor kritikatu ditu LABek, "prekarietatea egungo lan merkatuaren arazo handienetakoa baita".
CCOO sindikatuaren ustez ere, gaurko datuak ez dira onak, langabe kopurua jaitsi bada ere, prekarietatea hazi egin delako.
Ildo horretan, industria sektorean lanpostuak suntsitu direla, gazteen artean langabezia-tasak gora egin duela eta aldi baterako kontratazioak % 25 direla ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.