Bilboko Zezen Plazak 277.000 euro galdu ditu 2018an
Bilboko Zezen Plazak 277.000 euro galdu ditu 2018an, aurreko urteko datuekin alderatuta. EH Bilduk eskatuta Tomas del Hierro Zezen Plazako Administrazio kontseiluko kudeatzaile nagusiak eta Segurtasun Saileko jarduneko zinegotziak azaldu duenez, korriden ondorioz 2.145.000 euro bildu dituzte 2018an; 2017an, berriz, 2.171.000 lortu zituzten, beraz, % 1,18 gutxiago lortu dute atal horretan.
Diru-sarreren harira, 3.172.000 euro lortu dituzte, 2017an lortutako 3.181.000 euroekin alderatuta. Gastuak, berriz, 2.574.000 eurokoak izan dira 2018an, 2017an baino 62.000 euro (% 2,5) gehiago, urte hartan 2.511.000 euro lortu baitzituzten.
Ikusle kopuruaren harira, Del Hierrok azaldu du 49.715 lagun izan direla 2018an Vista Alegren; 2017an, berriz, 48.816 izan ziren, hau da, 909 ikusle (% 1,86) gehiago.
Galerak Zezen Plazako Administrazio Batzordeak ordainduko dituela azpimarratu du Del Hierrok, 1.300.000 euroko soberakina baitute.
Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziaren esanetan, "argi dago zezen plazak porrot egiten duela".
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarra ekoiztearen gaineko zerga progresiboki murriztuko dute, eta 2028an desagertuko da
Prozesua 2026ko hirugarren hiruhilekoan hasiko da, % 30eko murrizketarekin.
Ireki da Tubos Reunidos enpresa erosteko eskaintzak aurkezteko epea
Eskaintza aurkezteko baldintza gisa, gutxienez bi urtean jarduera mantentzeko konpromisoa hartu beharko dute erosle potentzialek.
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.