ibilgailuen azterketa teknikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cordovillak eta Uhartek IAT zentro berriak zabalduko dituzte 2020ko urtarrilean

31 lanpostu sortuko dituzte, eta bi azterketa lerro izango ditu bakoitzak. EAEn, berriz, Zarauzko eta Beasaingo zentroak irekitzeko eguna atzeratu egin dela jakinarazi du Arantxa Tapia sailburuak.
Ibilgailu bat plataforma baten gainean IAT azterketa pasatzen
Ibilgailu bat IAT azterketa egiten. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

2020ko urtarrilean ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) egiteko bi zentro berri zabalduko dituzte Nafarroan, azken hilabeteetan sortu diren ilarak saihesteko.

Maiatzaren 31n onartu zuen Nafarroako Gobernuak Uharten eta Cordovillan bi egoitza berri zabaltzea, Uharteko Areta industrialdean eta Cordovillakoan, hain zuzen. Bestalde, gaur egun Donezteben dagoen egoitzan, hirugarren lerro bat zabalduko dute.

Urtarrilean hasiko dira lanean guztiak, eta 31 lanpostu berri sortuko dituzte, Nafarroako Gobernuak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko lau zentro berri izango direla iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan jakinarazi duenez, Zarauzko eta Beasaingo zentroak irekitzeko erabakiaren kontra helegitea jarri dute, eta hori argitu arte ezingo dute egoitza berririk zabaldu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X