Muturreko jarraipen-datuak eman dituzte metalgintzako sindikatuek eta patronalak
Bizkaiko metalgintza sindikatuen datuen arabera, gaurko grebaren jarraipena aurreko bi egunetakoen "antzekoa edo pixka bat handiagoa" izan da; eta, horrenbestez, % 80tik gorakoa izan da. Patronalaren arabera, berriz, jarraipena ez da % 19ra heldu.
Bizkaian, metal sektoreko 50.000 langile greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek sektoreko lan-hitzarmen berri baten alde deitutako bost greba egunetatik laugarrena da. Aurreko greba egunak maiatzaren 23an, ekainaren 6an eta 7an egin zituzten. Bihar, ostirala, ere greba egitera deitu dituzte beharginak.
Ezkerraldean, milaka langilek manifestazioa egin dute Sestao eta Barakaldo artean, lan hitzarmen duina aldarrikatzeko eta negoziazio kolektiboaren blokeoa salatzeko. ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuek babestu dute martxa. Durangon ere protesta jendetsua egin dute.
Ezkerraldeko manifestazioa hasi baino lehen hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Mikel Etxebarria ELAko ordezkariak esan du grebaren jarraipena “masiboa” izan dela berriz, eta langileek “erantzun oso ona” eman dutela “patronalaren jokaera arduragabearen aurrean”.
Etxebarriaren esanetan, ostegun honetako grebaren jarraipena hilaren 6koaren eta 7koaren “antzekoa edo pixka bat handiagoa” izan da. Egun horietan, langileen % 85ek egin zuten bat lanuzteekin.
Eulate Zilonizaurrekoetxea LABeko bozeramaileak salatu egin du “FVEMen aginduetara zeuden jazarpen indarren jokaera”, eta langileen artean “atxilotutakoak, zauritutakoak eta identifikatutakoak” izan dela gaineratu du.
Horren hitzetan, beharrezkoa da negoziatzea lan hitzarmen duina lortzeko. “Bizkaiko metalgintzaren langileek argi eta garbi esan dute %80ko baino gehiagoko parte-hartzearekin”.
Javier Gomez Euskadiko CCOOren Industria arloburuak “arrakastatsu”tzat jo du greba eguna, eta langileek erantzun “oso argia” eta “indartsua” eman dutela goratu dute. Gainera, “patronalak [jarrera] aldatu arte” mobilizazioekin jarraituko dutela aurreratu du.
Jose Maria Rojo UGTko ordezkariak “oztopoak” jartzea egotzi dio patronalari, eta negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu langileek “kalean [protesta egiten]” jarraituko dutela nabarmendu du.
FVEM patronalaren arabera, grebaren jarraipena % 19koa izan da, aurreko egunetakoa baino "txikiagoa", alegia. Sindikatuen arabera, berriz, ekainaren 6an eta 7an egindako greben antzeko jarraipena izan du gaurkoak, % 85eko ingurukoa, alegia.
Sindikatu deitzaileen arabera, grebaren jarraipena handia izan da. FVEM patronalaren esanetan, ordea, jarraipena % 19koa izan da, "aurreko egunetakoa baino apalagoa".
Grebak eragozpenak eragin ditu errepideetan. Goizeko lehen orduan, piketeek N-636 errepidea itxi dute, Elorrion, Kanpanzar gainean pneumatikoak erreta.
N-634 errepidean, Zornotzan, protestan ari ziren hainbat pertsonak pneumatikoei su eman diete. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzarekin izandako gorabeheretan bi pertsona atxilotu dituzte agintaritzaren aurkako delitua egotzita. Suhiltzaileek sua itzali eta errepideetako langileek bidea garbitu ostean, trafikoa normaltasunera itzuli da.

N-634 errepidea itxi dute Zornotzan, pneumatikoak erreta. Argazkia: Iurretako suhiltzaileak
Halaber, zirkulazio arazoak izan dira Bilbon, San Mameseko sarreran, eta tarteka mozketak egin dituzte.
Astelehenean patronalak eta sindikatuek egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean, mobilizazioekin jarraitzea erabaki zuten. Sindikatuek atzera bota zituzten Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioak proposatutako igoerak, nahikoak ez zirela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.