Epaileak BBVA inputatu du, Villarejo Sacyr zelatatzeko kontratatzea egotzita
Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak BBVA pertsona juridiko gisa inputatzea erabaki du astelehen honetan, funtzionario-eroskeria, sekretuak agerraraztea eta ustelkeria leporatuta, iturri juridikoek baieztatu dutenez. Ustez Jose Manuel Villarejo komisarioari espioitza operazio bat egiteko enkargua eman zion BBVAk.
Horrela, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren eskaera onartu du Instrukzio Epaitegi Nagusiak. Bankuak Cenyt enpresaren zerbitzuak kontratatu ote zituen ikertzea eskatu du fiskalak. Villarejoren enpresa taldeak pertsona ezberdinak zelatatu omen zituen, Sacyr eraikitzailearen inguruko informazioa lortzeko helburuarekin.
Ikerketa Tandem auziko bederatzigarren pieza da, Villarejok 13 urteetan zehar egindako lanekin lotuta. Lanen truke 10 bat milioi euro jaso zituen poliziak. 2017ko azarotik komisario ohia behin-behineko espetxealdian da.
Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren arabera, Francisco Gonzalezek zuzendutako BBVAk Jose Manuel Villarejo komisario erretiratuaren enpresa taldea kontratatu zuen, "legez kanpoko" inteligentzia zerbitzua aurrera eramateko. Pertsonak zelatatu eta komunikazioak edo bankuetako agiriak atzeman zituzten, hainbat pertsonaren oinarrizko eskubideak urratuz.
2017ko azaroan egindako miaketetan atzemandako agiriekin (paper zein euskarri digitalean) BBVAk CENYTi ustez egindako legez kontrako ordainketak frogatu daitezke. Zuzendaritzako kideek eta bankuko arlo garrantzitsuek egin omen zituzten.
Era berean, ikertutako zuzendariren batek Cenyten opariak jaso zituen kontratazioak erraztearen truke. Auzia sumario-sekretupean dagoenez ez dute izenen berririk eman.
Guzti horregatik, Zigor Kodeko 31 bis artikuluarekin ados, pertsona fisikoek egindako delituen erantzukizuna pertsona juridikoari egotzi diezaiokete. Ondorioz, bankua kaltetu bezala agertzea baztertu du Garcia Castellon epaileak. Horrela, BBVA akusazio partikularra izatea errefusatu du.
Tandem auziko bederatzigarren pieza oso konplexua da, eta ikertzaileen lanak aurrera egin ahala handiagoa bihurtu da.
Piezan zenbait inputatu dira dagoeneko, besteak beste, Julio Corrochano BBVAko segurtasun buruzagi ohia (Poliziako komisario ohia). Hala ere, epaileak aske utzi zuen 300.000 euroko fidantzapean, uztailaren 5ean, nahiz eta deklaratzeari uko egin.
Era berean, beste zortzi pertsona ikertzen ari dira, funtzionario-eroskeria eta sekretuak agerraraztea leporatuta; guztiak Francisco Gonzalezen presidentetzan emandako enkarguengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.