AUTOMOZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.300 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

Guztira, 143.700 furgoneta berri ekoiztea aurreikusten du zuzendaritzak. Ekoizpenaren jaitsierak eragina izango du langileengan abuztuaren 1etik aurrera.
Mercedesek Gasteizen duen lantegia, artxiboko irudi batean
Mercedesek Gasteizen duen lantegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Mercedes Benz konpainiak 4.300 furgoneta gutxiago ekoitziko ditu Gasteizen duen lantegian, 2019an. Aurreikuspenen arabera, 143.700 furgoneta berri produzituko dituzte.

Zuzendaritzak astelehen honetan bertan jakinarazi dizkie murrizketak sindikatuei, enpresa batzordeko iturriek jakinarazi dutenez.

Ekoizpenaren jaitsierak eragina izango du langileen lan txandetan. Abuztuaren 1etik aurrera gaueko txanda 6,5 ordukoa izango da 7koa beharrean. Gainera, ez da gaueko txandarik izango irailaren 12an, 13an, 19an, 20an, 26an eta 27an. Halaber, litekeena da urriko beste bi egunetan eta azaroko lautan gaueko txanda bertan behera gelditzea.

Ikusteke dago erabaki horrek zer ondorio izango dituen lantaldean. Gaur gaurkoz zuzendaritzak enpresa batzordeari adierazi dioenez, behin-behineko langile gehienen (500 inguru) kontratuak berrituko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X