Laneko osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte Segurantzak amiantoak kutsatutako langile baten gaixotasuna aitortu du

Biktimak (77 urte) biriketako minbizia du, eta 40 urtez aritu zen Gipuzkoako Victorio Luzuriaga galdetegian lanean.

Gizarte Segurantzaren Gipuzkoako Institutuak gaixotasun profesionalagatik dagozkion baliaezintasun handiko laguntzak emango dizkio biriketako minbizia duen 77 urteko gizon bati.

Victorio Luzuriaga galdategian aritu zen lanean, lehenengo Pasaian eta gero Usurbilen, 1965etik 2007ra bitartean. Amiantoa eta silizea substantzia kantzerigenoekin aritu zen lanean, enpresak inolako segurtasun neurririk hartu gabe.

Amiantoak eragindako biktimen elkarteak (Asviamie) zabaldutako oharraren arabera, J.H.P. 40 urtez aritu zen giro toxiko batean lanean; galdetegietako baldintzen ondorioz, hamar bat minbizia mota baino gehiago antzeman dira, baina, hala ere, enpresa horrek ez zuen amiantoarekin lan egindako beharginen zerrendan jarri.

Apirilaren 15ean sartu zuen Osalanek zerrenda horretan, salaketa baten ondorioz.

Horrez gain, Osakidetzaren jarrera gogor kritikatu du, kasu susmagarri horren berri eman ez zuelako eta, ondorioz, 1299/2006 dekretua urratu zuela nabarmendu du.

Metala galdatzen duten enpresetan aritu diren edo egun lanean dabiltzan beharginek biriketako minbizia jasateko arrisku handia dutela ohartarazi du elkarteak. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X