Merkantzien joan-etorriak % 0,39 behera egin du Bilboko Portuan
Bilboko Portuak 35,4 milioi tona mugitu zituen iaz, 2018an baino % 0,39 gutxiago, 137.200 tona, hain zuzen ere. Petronorrek bi geldialdi tekniko izan ditu, eta horrek 2,6 milioi tonako murrizketa eragin du.
Ricardo Barkala Portuko Agintaritzaren presidenteak 2019ko balantzea aurkeztu du prentsaurrekoan. “Mugitutako tonei dagokionez urte ona izan du Bilboko Portuak”, nahiz eta jaitsiera txiki hori izan, “petrolio-ontzi bakarra”, gaineratu duenez.
Barkalak gogorarazi duenez, Petronorrek “ez du azarora arte topera lan egin” eta bi geldialdi tekniko izan ditu. Petrolio-findegiak 2,6 milioi tona gutxiago kudeatu ditu. “Petronor urte osoa martxan izan balitz % 6 edo 7ko hazkundeak izango genituzke”, nabarmendu du.
Barkalaren ahotan, 2019ko ekitaldia “ona” izan da “zalantza askoko” testuinguru batean, besteak beste, merkataritza gerrak eta brexit-ak “zalantzak sortu dituztelako”. Era berean, “zamaketarien egoerak nolabaiteko ezinegona eragin du”, eta urte bukaeran koronabirusa “erabakiak hartzeko orduan kontuan izan dute”, erantsi duenez.
Aurten Bilboko Portuak “hazkundea” izatea espero du Barkalak, nahiz eta merkataritzaren beherakada izan, Petronor “full time” martxan egongo delako. Horrela, merkantzien joan-etorriak % 1,9 edo 2 gora egitea espero dute.
Bestalde, itsasoko autobideen papera azpimarratu du Barkalak, Belgikara eta Erresuma Batura kamioiak garraiatzeko orduan. Gainera, otsailaren 28tik aurrera Brittany Ferriesen linea berriak (Irlandara) sektorea indartuko du.
Bilboko Portuaren karga lehorreko merkatu nagusiak Erresuma Batua, Brasil, Herbehereak, AEB eta Txina dira. Bestalde, karga likidoari dagokionez, Errusia da merkatu nagusia, ondoren AEB, Mexiko, Libia eta Norvegia.
Portuko Agintaritzaren presidenteak nabarmendu duenez, Erresuma Batuarekin harreman estuena duen Espainiako portua da Bilbo, % 27 batekin. Iaz 3,4 milioi tona garraiatu zituen, horietatik % 59 esportazioak eta % 41 inportazioak.
Azkenik, iaz 160.544 bidaiari porturatu ziren Bilbon, aurreko ekitaldian baino % 20 gutxiago. Ferry zerbitzuak azaroan nabarmen behera egin zuen flota berrikuspenengatik eta denboraleengatik. Gainera, itsasontzi gutxiagok egin zuten geldialdia Bilbon.
Zure interesekoa izan daiteke
Egunean 188.000 petrolio upel gehiago ekoitziko ditu OPEP+ aliantzak ekainetik aurrera
Bestalde, merkatuaren egoera gertutik aztertzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute aliantza osatzen duten herrialdeek, eta berretsi dute garrantzitsua dela "ikuspegi zentzuduna" izatea, "baita ekoizpenaren doikuntza handitzeko, gelditzeko edo kentzeko malgutasuna izatea ere".
Pentsiodunek gutxieneko pentsioak LGSra arte osatzea eskatuko dute berriz ere datorren ostegunean Gasteizen
Mobilizazio horrekin, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari gogorarazi nahi diete "ezin dela denbora gehiagoz luzatu gutxieneko pentsioen osagarria LGSraino iristeko konpromisoa, are gehiago bizitzaren kostua nabarmen garestitzen ari denean", defendatu dute pentsiodunek.
Euskal langileria kalera atera da Maiatzaren Lehenean
ELA eta LAB deialdi bereizietan atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira.
Gutxieneko soldata propioa ezartzeko aldarriarekin "jarrera argia" eskatu dio ELAren idazkari nagusiak lehendakariari
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa ezartzeko “patronala interpelatzen eta presionatzen” jarraitzeko prest agertu da Mitxel Lakuntza. Eskubide sozialen alde egiteaz gain, euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea ere aldarrikatu du ELA sindikatuaren idazkari nagusiak.
Berdelaren kostera txarraren eragina arintzea lortu da, eta antxoaren bilakaera "hobea" izan da Euskadin
Arrantza-sektoreko ordezkariak kezkatuta agertu dira berdelaren egoerarekin, eta berreskuratze-neurrien beharra aztertzeko eskatu dute. Ildo horretatik, antxoari ezarritako kudeaketa-ereduaren eragin positiboa nabarmendu dute.
Maiatzaren 1eko mobilizazioetan, LGS propioa, pentsio eta soldata "duinak" eta etxebizitza eskubidea aldarrikatu dituzte
ELA eta LAB bakoitza bere aldetik atera dira kalera, ESK eta LSB-USO bezala; CCOO eta UGT, aldiz, elkarrekin mobilizatu dira. Alderdi politikoek ordezkariak bidali dituzte deialdi horietako askotara.
Lan eskubideak arriskuan daudela ohartarazi du Anduezak, eta Euskadiko LEPetako euskara eskakizunak kritikatu ditu
PSE-EEko buruaren esanetan, langileak mehatxupean daude eskuin eta ultraeskuinaren eta nazioarteko gerren ondorioz, baita EAJk eta EH Bilduk enplegu publikoan dituzten politiken ondorioz ere.
Tubos Reunidoseko langile talde batek Amurrioko greba mugagabeari buruzko erreferenduma egitea eskatu du
Enpresa batzordeak deituta, martxoaren 15etik daude greba mugagabean Amurrioko lantegian. ELAk, LABek eta ESK-k babestu zuten lanuztea, eta CCOO eta UGT kontra agertu ziren. Azken horiek hasieratik eskatu dute grebari buruzko erabakia erreferendumean hartzea.
Behargin bat hil da Zamudion, lan-istripuz
Langileak 61 urte zituen. Ezbeharra ostegun goizean gertatu da, Ugaldeguren industrialdean, eta biktima bertan hil da, osasun-zerbitzuek esku hartu duten arren. ELAk lan-istripua salaktzeko elkarretaratzea deitu du maiatzaren 5erako.
AAk 2,3 milioi lanpostu suntsitu ditzake datorren hamarkadan Espainian
Bereziki enplegatu administrarien eta erdi-mailako zein goi-mailako teknikarien taldeei eragingo lieke. Hala ere, AAri lotutako 1,61 milioi lanpostu berri inguru sortuko lirateke eta, horrek, suntsitutako lanpostuen zati handi bat konpentsatuko luke.