Iritsi dira Mondragon Taldeak milioika maskara ekoizteko hiru makinak
Osasun arloko babes materiala eta maskarak egiteko lau makina dituen hegazkina ostiral arratsaldean iritsi zen Madrilera Shanghai hiritik (Txina). Makina horietako hiru Mondragon Korporazioko kide den Bexen Medical kooperatiba gipuzkoarrarentzat izango dira, eta laugarrena Defentsa Ministerioak Burgosen duen farmazia zentroan erabiliko dute.
Ildo horretatik, hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea aurreikusi du Bexen Medical enpresak. Horrela, Hernanin egoitza duen konpainia hori Estatuko maskara-fabrikarik garrantzitsuena izango da.
Carlos Arsuaga Bexen Medicaleko zuzendari nagusiak azaldu duenez, enpresak osasun arloko hainbat produktu ekoizten ditu, baina ez maskarak. Dena dela, sektorean 42 urtetik gorako esperientzia dutenez, Medikamentuen Espainiako Agentziako zuzendari nagusia berarekin harremanetan jarri zen martxoaren 13an, maskarak, mantalak eta babes sanitarioko gainerako materiala ekoitzi ote zezaketen galdetzeko.
Testuinguru horretan, Bexen Medicalek ez dituela horrelako produktuak ekoizten esan zion Arsuagak, baina fabrikatzaile gisa enpresak duen esperientzia haren esku uzteko prest agertu zen, eta jakinarazi zion Mondragon Korporazioko beste enpresa batek, Mondragon Assembly (Aretxabaletan du egoitza), maskarak ekoizteko makinak egiten dituela Txinan.
Alabaina, Txinako produktuak merkatuan erosteko egun dauden zailtasunen berri eman zion Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko ordezkariak Bexen Medicaleko arduradunari, eta estrategikoki maskarak estatuan bertan ekoizteko beharra dutela.
Hilaren 21ean Espainiako Gobernuarekin akordioa lortu ostean, maskarak ekoizteko lau makina egin ditu Mondragon Assemblyk; Defentsa Ministerioarentzat bat, eta Bexen Medicalentzat beste hirurak, Hernaniko enpresak maskarak egin ditzan.
Arsuagaren esanetan, 2R motako maskara kirurgikoak ekoitziko dituzte. Hiru geruza dituzte, eta osasun arloan erabili ohi diren maskara kirurgikoen artean babes handiena dutenak dira. Hala ere, maskarak osatzen dituzten hiru lehengaietako bat aurkitzea "oso zaila" izaten ari dela aitortu du.
"Errusian hornitzaileak daude, baina Errusiako agintariek ez dute lehengai hori herrialdetik ateratzeko baimenik ematen, haiek behar dutenerako. Turkian eta Txinan ere hornitzaileak daude, baina, nolanahi ere, gertatzen ari den guztiarekin gainezka eginda daude", esan du Arsuagak.
"Estatuko maskara-fabrikatzaile handiena"
Zailtasunak zailtasun, makinak Euskal Herrira ekarri eta beharrezko lehengaiak lortzeko lanean jarraitzen dutela azaldu du Arsuagak. "Dena ondo badoa, ziurrenik apirilaren amaieran maskara kirurgikoak ekoizten has gaitezke, eta, dena ondo badoa, hilean 10 milioi inguru ekoitzi ahalko ditugu, hiruzpalau txandatan lan eginez. Horrela, Estatuko maskara-fabrikatzaile garrantzitsuena izango gara", gaineratu du.
Hala, lantokia egokitzen dutenean, ahalik eta denbora gutxienean, ahalik eta maskara gehien ekoiztea da Bexen Medicalen nahia. Horrela, aldi berean hiru makinekin izango dira lanean, eta 20 lanpostu inguru sortzea aurreikusten dute.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.