LAB: "Kapitalismoa oinarri duen normaltasunera ez dugu itzuli nahi"
COVID-19aren krisiaren ondoren "normaltasun berria" eraiki nahi du LAB sindikatuak, egungo "eredu kapitalista" alde batera utzita. Horregatik, langileen nazioarteko egunean, maiatzaren 1ean, "bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat" aldarrikatu du sindikatu abertzaleak.
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Donostia Ospitalaren atarian, bertako hainbat langilek babestuta, egin duen agerraldian aurreratu ditu gaur zortzirako aldarrikapenak eta egingo dituzten ekitaldiak. "Ez dugu nahi kapitalismoa oinarri duen normaltasunera itzuli, non ezinezkoa den bizitza duin bat garatzea eta non planeta suntsitzen den. Horregatik, maiatzaren lehenean bizitza erdigunean jarriko duen eredu bat nahi dugula aldarrikatuko dugu", esan du.
Aranbururen hitzetan, "krisi honetan agerian geratzen ari da klase borroka inoiz baino biziago dagoela". Koronabirusak denon osasunean eragiten badu ere, "azken urteetako austeritate politikek ondorioz", eragin hori herritar guztiengan ez dela berdina izan salatu du. "Patronalaren neurrira egindako konfinamendu bat ari gara bizitzen", nabarmendu du.
LABek aldarrikatzen duen "eredu alternatiboaren" ardatzak ondorengoak lirateke: "zerbitzu publiko indartsu bat, osasun eta zaintza sistema publikoarekin, enpleguaren bermea eta babes sozialerako sistema duin bat, produkzio eta kontsumo ereduaren aldaketa, bidezko politika fiskal bat, eta eredu berriaren erabakia Euskal Herrian bertan hartzea".
Aurtengo maiatzaren lehena egoera "oso berezian" datorrela esan du Aranburuk, eta ohiko mobilizazioak egitea ezinezkoa izago bada ere, "langile klasearen harrotasuna" lau haizetara zabalduko dutela ziur agertu da.
Besteak beste, auto karabana bat egingo du LABek, Euskal Herriko langile guztiei babesa adierazteko, eta 12:30ean sare-sozialen bidez maitzaren 1erako prestatu duten mezua plazaratuko dute.
Halaber, gehiengo sindikalak atzo aurkeztutako ikur bateratua leiho eta balkoietan zintzilikatzeko deia egin du Aranburuk.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.