KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak langileen azterketa intentsiboa aurreikusten duen plana diseinatu du

Proiektua datorren astean abiatuko dute, garraio publikoko eta aliantza Basque Research & Technologyko profesionalen arteko proba pilotu batekin.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Langileei testak egitea ahalbidetzeko proiektu bat jarri du martxan Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak COVID-19k industrian eta ekoizpen-jardueran duen eragina "minimizatzeko" plan bat diseinatu du. Plan horrek "testatze intentsiboko prozesu" bat aurreikusten du, eta datorren astean garraio publikoko profesionalen eta Basque Research & Technology (BRTA) aliantzaren arteko proba pilotu batekin hasiko da.

"COVID-19aren mehatxuaren testuinguruan Euskadin ekoizpen-jarduerari berrekiteko eta eusteko proiektua" da "oinarri teknologikoko izaera integraleko" ekimen horren izena. "Jarduteko prozedura homogeneo" bat aurreikusten du, zeinaren arabera, enpresek beren langileen "informazio anonimizatua" partekatuko bailukete Osakidetzarekin.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak aurkeztu du proiektua, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, eta azpimarratu du ez dela "inolako arazorik" sortuko datuen babesarekin, alde hori "arreta handiz zainduko baita" eta emaitza positiboa izanez gero soilik emango zaiola langilearen izena, Osasun Sailari jakinarazi behar zaiolako.

Tapiak nabarmendu duenez, txertorik ez dagoen bitartean, "langileen artean birusari eusteko metodologia eraginkorra" aplikatzea da helburua, eta horretarako, "Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko giza baliabide, ekipamendu eta teknologia guztiak" batuko dituzte.

Ekimen horren arabera, pertsona immuneak edo immuneak ez diren pertsonak identifikatzeak "langileen osasuna babesteko neurri egokienak pertsonalizatzea" ahalbidetuko die enpresei, erakundeei eta Administrazioari, eta "jarduera produktibo, sozial eta ekonomikoen, industrialak barne, bultzada optimizatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X