Ezkortasuna eta haserrea nagusi ostalaritzan, deseskalatzearen aurrean
Espainiako Gobernuak osatu eta Pedro Sanchezek aurkeztu zuen deseskalatze prozesuak ostalaritza sektorearen errefusa jaso du, urruntze sozialak eta higiene neurriek sektore horretan eragiten baitute kalte handiena.
Maiatzaren 11n hasiko da deseskalatzea ostalaritzan, baina jatetxe eta tabernek terrazen erdiak bakarrik ireki ahalko dituzte, eta hoteletan espazio komunak itxita egongo dira. Hurrengo fasean, gauzak ondo bidean, bi aste geroago, jatetxeetako barrualdeak irekitzen hasiko dira, bezeroen arteko distantziak zainduz.
Nafarroako ostalarien elkartearentzat "adar jotzea" da egitasmoa, eta Bizkaiko elkartean uste dute neurri horiekin batera "beste neurri batzuk beharrezkoak" direla "enpresek bizirauteko (aldi baterako lan-erregulazioko txostenei eustea, ekintza protokoloak, alokairuak konpontzea, etab.)". Gainera, Bizkaiko ostalarien elkartearen esanetan, "egoera aldatzen ez bada, bideragarria den aukera bakarra ez irekitzea izango da".
Gipuzkoatik Espainiako Gobernuaren jokabidea ere kritikatu dute, ez delako sektorearekin "adostu", eta horregatik "haserre" agertu dira. Izan ere, krisiaren ondorioz establezimenduen % 15ek ateak itxi beharko zituztela aurreikusten bazuten ere, deseskalatzeko egitasmoarekin kopuru hori % 30-40ra igo daitekeela pentsatzen dute.
Nafarroan ezin dute ulertu "nola nahi duten irekitzea, terrazaren erdia irekita enpresa bat errentagarria izatea, edo nola nahi duten maiatzaren 11n hotelak martxan egotea mugikortasuna debekatuta baldin badago". Horren harira, Gipuzkoatik gogorarazi dutenez, "ez da turismorik egongo, krisiak erosteko ahalmena jaitsiko du", eta horri "kontsumitzaileen beldurra" gehitu behar zaio.
Aurkeztutako deseskalatze planak aurreikusten dituen datez ez dira fio ostalaritza elkarteak. "Gobernuak berak ere ez daukala argi uste dugu", adierazi dute Bizkaian, eta "noiz bezain garrantzitsua nola da", gaineratu dute. Hor jarri du azpimarra Gipuzkoako ostalarien elkarteak, eta "ziurgabetasun" horren aurrean, "laguntza neurri zehatzak bermatu behar zaizkio sektoreari, negozioak eta enplegua mantendu ahal izateko", horren arabera.
Laneko osasunari eta segurtasunari dagokienez, Nafarroako elkarteak salatu du ez dutela patronalak Turismo Ministerioarekin adostutako higiene plana aintzat hartu, eta "ez dugu ez maskararik ez norbera babesteko ekiporik", gaineratu dute.
Arabako Ostalarien Elkarteak ez du gaiaren inguruko iritzirik eman nahi izan, baina Arabako Merkataritza Ganberak inkesta bat egin du enpresen artean. Ostalarien % 95ek erantzun dute likidezia arazoak aurreikusten dituztela epe motzean, % 9,4k uste dute itxi egin beharko dutela, eta herenak esan du lau langiletik bat kalera joango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.