Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkargik emandako maileguen ordainketa 12 hilabeteraino atzeratu dezakete enpresek

EAEko enpresa txiki eta ertainei zein autonomoei ematen zaizkien maileguetan gabealdiak kudeatzeko 375.000 euro bideratzea adostu dute foru aldundiek eta Elkargik.
Pertsona bat, Donostian itxitako liburu denda bateko erakusleihoa begira.
Pertsona bat, Donostian itxitako liburu denda bateko erakusleihoa begira. Argazkia: EFE

Elkargi elkarren bermerako sozietateak enpresei emandako maileguen ordainketa 6 eta 12 hilabete bitartean atzeratzea finantzatuko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek.

Neurri horren bidez, enpresa txiki zein ertainei eta autonomoei finantzazioa eta likidezia lortzen lagundu nahi diete, koronabirusak eragindako pandemiaren eraginez haien jarduera normaltasunez garatu ahal izateko dituzten zailtasunen aurrean.

Testuinguru horretan, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek 150.000 euro bideratuko dituzte ekimenera, bakoitzak, eta Arabakoak, berriz, 75.000 euro. Horrela, guztira 375.000 euro bideratuko dituzte hiru lurraldeetako enpresa txiki eta ertainei ematen zaizkien maileguetan gabealdiak kudeatzeko.

Finantza erakundeek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresei dagoeneko eman dizkieten eta Elkargik bermatuta dituen mailegu eragiketetan gabealdiak ematea erraztu nahi dute foru aldundiek eta Elkargik, "epe labur eta ertainean iraunkortasuna eta segurtasuna ematen laguntzeko".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X