Etxebizitzen salerosketak % 35,1 murriztu ziren apirilean Euskadin
Etxebizitzen salerosketak % 35,1 murriztu ziren Euskadin apirilean, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta. Izan ere, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamendua indarrean zegoenean 1.056 etxe salerosi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).
Gauzak horrela, joan den martxoan alarma-egoera ezarri zenean atzeman zitekeen urtetik urterako beherakada areagotu zen apirilean. Testuinguru horretan, martxoan % 18,9 murriztu ziren etxebizitzen salerosketak, orduan 1.389 salerosketa egin baitziren, apirilean baino 333 gehiago.
Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera, urte arteko jaitsiera % 39,2koa izan zen Espainian (25.042 salerosketa), 11 urtean izandako murrizketarik nabarmenena. Martxoko datuekin alderatuta, % 28,1ekoa izan zen jaitsiera.
Apirilean, autonomia erkidego guztiek izan zituzten urteko tasa negatiboak etxebizitzen salerosketa-kopuruan, iazko hilabete berarekin alderatuta. Horrek, COVID-19ak higiezinen merkatuan izandako eragina erakusten du.
Ildo horretatik, murrizketa txikienak Errioxan (% 20,8 gutxiago), Kantabrian (% 25) eta Balear Uharteetan (% 27,8) izan ziren, eta, beherakada handienak, berriz, Nafarroan (% 66,8), Extremaduran (% 65,7) eta Kanarietan (% 60,8).
Guztira, apirilean, 3643 finka eskualdatu ziren EAEn, duela urtebete baino % 43,9 gutxiago. Horietatik, 391 landan eraikitakoak ziren eta 3.252 hirikoak; horietatik 1.673 etxebizitzak ziren, 76 orubeak eta 1.503 beste hiri-finka mota batzuk ziren, hala nola garajeak, bulegoak eta trastelekuak.
Eskualdatutako 1.673 etxebizitza horietatik, 1.056 salerosi ziren, 326 herentziak izan ziren, 23 dohaintzak, 3 trukeak eta 265 bestelako eskualdatzeak.
Apirilean Euskadin saldutako etxebizitza gehienak, 922, libreak izan ziren, eta 134 babes ofizialekoak. Antzinatasunari dagokionez, 854 erabiliak ziren eta 202 berriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioen beherakada, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak berretsi beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.