ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzaren prezioa % 3,4 igo da EAEn lehen hiruhilekoan

Etxebizitzen prezioa % 3,4 hazi zen martxora arte, eta % 2,7 2019ko azken hiruhilekoarekin alderatuta.
Etxebizitzak Gasteizen
Etxebizitzak Gasteizen. Irudia: EFE

Etxebizitzaren prezioa % 3,4 igo da EAEn lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, hau da, Estatuko batez besteko igoera baino bi hamarren gehiago (% 3,2), Espainiako Estatistika Institutuaren arabera.

Joan den martxoaren 14an ezarritako alarma-egoerak hilabete horretan egindako etxebizitza-salerosketen kopurua 2019ko martxokoa baino "nabarmen txikiagoa" izatea eragin zuen arren, jaitsiera horrek ez duela eragozten Etxebizitza Prezioen Indizearen kalkuluak ohikoaren "antzeko kalitatea" izatea ziurtatu du Espainiako Estatistika Institutuak.

EAEren kasuan, etxebizitzen prezioa % 3,4 hazi zen martxora arte, eta % 2,7 2019ko azken hiruhilekoarekin alderatuta. Azken hori ere Espainia osokoa baino handiagoa da, % 1,1ean geratu baitzen.

Hiruhileko arteko datuei dagokienez, igoera handiena EAEn izan da (% 2,7), eta ondoren Madrilen (% 2,5) eta Nafarroan (% 1,8). Kontrako aldean Extremadura (% 0,8), Gaztela eta Leon (% 0,8) eta Gaztela-Mantxa (% 0,5) daude.

Urte arteko konparazioan, Balear Uharteek izan zuten igoerarik handiena, % 6koa; ondoren, Asturiasek (% 4,4) eta Andaluziak (% 4,1). Igoera txikienak Extremaduran (% 0,3), Kantabrian eta Andaluzian (biak % 1ekin) izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X