Industria-ekoizpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko industria ekoizpena % 30,1 jaitsi da maiatzean

Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, Estatuko batez bestekoaren % 27,8ko murrizketa baino bi puntu handiagoa da Euskadiko industria ekoizpena.
Industria sektorean lan egiten duen enpresa baten artxibo irudia
Euskadi urte arteko beherakadarik handiena izan duen seigarren erkidegoa da. Irudia: Irekia.

Euskadiko Industria Ekoizpenaren Indizeak % 30,1eko beherakada izan zuen maiatzean 2019ko hilabete berarekin alderatuta, Espainian izandako batez bestekoaren jaitsiera (% 27,8) baino bi puntu handiagoa, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astelehen honetan jakitera eman dituen datuen arabera.

INEk bere azterlanean zehaztu duenez, maiatzean industriak "bere jarduera erritmoa berreskuratzen jarraitu du", COVID-19aren pandemia dela-eta apirilaren lehen zatian ekoizpen ehunaren zatirik handiena "ia erabat gelditu" ondoren. Hala ere, urte arteko datuetan, industria ekoizpenak behera egin du autonomia-erkidego guztietan.

Murtziak (% 17) eta Gaztela-Mantxak (% 20,6) jasan dituzte murrizketa txikienak; Balear Uharteek (% 35,8) eta Aragoik (% 33,8), berriz, handienak. Euskadi, bestalde, urte arteko beherakadarik handiena izan duten erkidegoen zerrendan seigarren dago.

Urteko lehen bost hilabeteetako batez bestekoari dagokionez, euskal industriak % 19,1 murriztu du ekoizpena, eta, ondorioz, Gaztela eta Leon eta Balear Uharteekin batera, beherakadarik handiena jasan duten hiru erkidegoen artean kokatu da. Estatuan, batez beste, % 15,8 egin du behera.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X