CAFek hiru kontratu itxi ditu Europan autobusak hornitzeko 30 milioiren truke
Solarisek hiru kontratu berri itxi ditu Europan autobus elektrikoak eta trolebusak hornitzeko. Horien guztizko zenbatekoa 30 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Zehazki, 29 autobus elektriko izango dira Alemaniarako, 6 Poloniarako eta 20 trolebus Errumaniarako. Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da enpresa sektoreko liderretako bat dela eta azken urteotan 500 autobus elektriko inguru entregatu dizkiela bezeroei 18 herrialdetan banatuta.
Alemaniako Offenbach hiriak Solaris autobus elektrikoak aukeratu ditu berriro ere
Solarisek 29 autobus elektriko hornituko dizkio Offenbach hiriari, eta autobus elektrikoekin lotuta Alemanian entregatutako bigarren eskari handiena izango da hori enpresarentzat.
Offenbach hiriak, 130.000 biztanle baino gehiago dituenak eta Alemaniako Hesse estatuan dagoenak, akordioa itxi du Solaris Urbino 12 motako (12 metro) 20 autobus elektriko eta artikulatutako Solaris Urbino 18 modeloko (18 metro) 9 autobus hornitzeko. Autobusak 2021eko urrian entregatzea aurreikusi dute eta 2019an sinatutako Solarisen beste zazpi autobus elektrikori gehituko zaizkie. Autobus horiek urtea amaitu baino lehen jasoko ditu bertako Offenbacher Verkehrsbetriebe (OVB) operadoreak. Bi kontratuak osatutakoan, Solaris etxeko autobus elektrikoek OVBren flotaren ia erdia osatuko dute.
Autobusak 316 eta 474 kWh-ko Solaris High Energy+ baterien azken belaunaldiarekin ekipatuta egongo dira eta tenperaturari dagokionez erosotasun gorena eskainiko dute; izan ere, aire girotuaren ekipo eragingarriak izango dituzte, ingurumenarekiko begirunetsuak direnak, eta ibilgailu barruan maila egokiak lortzeko kanpoko tenperatura erabiltzen duen bero-ponpa dutenak.
Horrez gain, Alemaniako operadoreak gidariari laguntza emateko sistema modernoa aukeratu du. Horrekin, besteak beste, ikuspegia zabaldu ahal izango da ibilgailu kanpoan kokatuta egongo diren kamerei esker. Gailu horiek ibilgailuaren puntu itsuetan kokatuta dauden oinezkoak eta txirrindulariak detektatzen dituzte eta alderdi hori bereziki garrantzitsua da kurbak hartzeko garaian. Gainera, seinale akustikoak bidaltzen ditu oinezkoei ibilgailu elektriko hauek gertu daudela ohartarazteko (ibilgailu horien ezaugarrietako bat zirkulatzeko garaian isilak direla da).
Alemaniako autobus elektrikoen merkatua oso bizkor ari da hedatzen eta 2013. urtetik bertan operatzen duten eta Solarisek fabrikatutako unitate kopurua 230 autobus baino gehiagokoa da.
Malbork-ek Solarisek fabrikatutako lehen autobus elektrikoak erosi ditu
MZK Malbork udal-operadoreko eta Solariseko ordezkariek zoru baxuko Urbino 12 modeloko sei autobus elektriko hornitzeko kontratua sinatu dute. Poloniako hiri txiki hori herrialdeko iparraldean dago eta bertako Erdi Aroko gaztelu ikusgarria dela eta da ezaguna. Oraingoan, bere garraio publikoa modernizatzeko asmoari bultzada emango dio, erabiltzaileentzako erosotasunaren eta hiriko biztanleentzako hiriko aire-kalitate hobearen aldeko apustua eginda.
Hogei trolebus Errumaniako Ploie¿ti hirirako
Errumaniako Ploie¿ti hiriak zoru baxuko Solaris Trollino 12 modeloko 20 trolebus erostea erabaki du. Bi urteko epean entregatzea aurrez ikusi dute. Eskari berri horri esker, ia 250.000 biztanle dituen Errumaniako hiri horrek bere egungo ibilgailuen flotako erdia ordezkatuko du gutxi gorabehera. Horrela, gainera, hiriko garraio-sareko egungo lineak zabaldu ahal izango ditu.
Trollino 12 trolebusek ibilgailu barruan 35 eserlekuko edukiera gehi gurpildun aulkian doazen bidaiarientzako edo haurrentzako aulkietarako espazioak izango dituzte. Gainera, ibilgailura erdiko atetik sartzea erraztuko duen arrapalarekin ekipatuta egongo dira. Bestalde, ibilgailuek irtenbideen gama zabala izango dute bidaiarien erosotasuna eta segurtasuna handitzeko: aire girotua, bidaiarientzako informazio-sistema, bideozaintzako kamerak, haririk gabeko Interneterako sarbidea eta, ateetan instalatuta, bidaiariak zenbatzeko sistema.
Trollino 12 modelo hori izango da Ploie¿tin Solaris etxeko lehen trolebusa, baina ez Errumaniako lehenengoa. Izan ere, Solaris dagoeneko Europar Batasuneko, eta zehatzago, herrialde hartako trolebusen merkatuan liderra da. Izan ere, dagoeneko 100 trolebus inguru banatu ditu herrialdean eta enpresak Errumaniako operadoreei hornitutako ibilgailu elektrikoen kopurua, guztira, 300 ibilgailu elektriko baino gehiagokoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Mahai Sektoriala uzteko mehatxua egin du UGTk Osakidetzak medikuei "tratu pribilegiatua" ematen dien "ezkutuko estatutua" bultzatzen badu
UGT izan da astelehen honetan aurkeztuko den proposamenari erantzun dion lehen sindikatua, nahiz eta aurreko batzuetan Osakidetzan ordezkaritza duten beste erakunde batzuek ere kritikatu izan duten medikuei ematen zaien "mesede-tratua".
Guardien eta soldaten sisteman hobekuntzak jasotzen dituen akordio-proposamena aurkeztuko du Osakidetzak astelehenean
Euskadiko Medikuen Sindikatuak positibotzat jo du proposamena, baina irailerako aurreikusitako greba mugagabearen deialdiari eutsi dio, Osasun Ministerioarekin ez baitago adostasunik Estatutu Marko propioaren inguruan.
Akordioa Osakidetzaren eta sindikatu medikoen artean, guardien antolaketa aldatzeko
Osasun Sailak asteleheneko mahai sektorialera eramango du medikuen lan-baldintzak hobetzea helburu duen akordio-proposamena. Testuak honako hauek aurreikusten ditu, batik bat: guardien eredua berrikustea, atseden-sistema hobetzea, guardien ordainsaria mailaz maila handitzea eta lanbide-aitorpena indartzea. Bestalde, Euskal Medikuen Sindikatuak nabarmendu du hitzarmenak ez dituela bere aldarrikapen guztiak asetzen, baina aurrerapauso esanguratsutzat jo du, eta, gainera, egungo gatazka giroa baretzen lagun dezakeela uste du. Alberto Martinezek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, azaldu du antolaketa aldaketa hau "baloratzeko lan taldeak sortuko" dituztela.
EAEko BPGa % 2,1 igo da bigarren hiruhilekoan iaztik, eta % 0,5 lehenengo hiruhilekotik
Eustatek egindako hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera, EAEko enplegua % 1,3 igo da urteko bigarren hiruhilekoan, 2025eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,4 2026ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Miraik, Jainagaren konpainiak, estaldura elektrolitikoak egiten dituen Reco enpresa bizkaitarra erosi du
Barakaldon kokatuta dago, eta taldeak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du. Egun, 60 langilek egiten dute lan eta iaz 14 milioi euroko irabaziak izan zituen.
Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk
Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.
Balenciaga Shipyardek aro berri bati ekin dio bere lehen ontziaren gila jarrita, eta itxieraren mehatxua atzean utzi du
Inaugurazio ekitaldia gaur goizean izan da, Zumaiako Balenciaga Shipyarden portuko instalazioetan bertan. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua "hilabete askotako hotzaren eta hodeitzar beltzen" ondoren, ontziola zumaiarrak "etorkizun oparoa" duela eta pozik agertu da.
Euskadik 407 milioi euro izango ditu mendekotasun sistema finantzatzeko 2027an, duela hiru urte halako bi
Akordio berriari esker Estatuak gastuen % 50 finantzatuko dituela, eta ekarpen hori "babestu" egingo dela etorkizuneko lege aldaketen aurrean.
Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko
Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.
Pello Igeregi, ELA: "Absentismoa Euskal Herrian % 0koa da; ez dago absentismorik"
Enpresek ezartzen dituzten lan baldintzek, prebentzio faltak eta osasun publikoaren ahultzeak langileen osasun egoera nabarmen okertu dutela salatu du ELA sindikatuak. Hego Euskal Herrian "absentismoa ehuneko zerokoa" dela esan du Pello Igeregi ELAren Lan Osasuneko arduradunak, eta langileak kriminalizatzea leporatu die Alderdi Popularrari eta Confebaski.