DIRU-LAGUNTZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak 36,6 milioi euro bideratuko ditu itunpeko zentroen COVID gastuetarako

Diru-laguntza horiek langile berriak kontratatzeko edo ordu gehiago egiteko, irakasleen ordezkapenak egiteko, garbiketa-gastuak ordaintzeko eta material informatikoa erosteko emango dira.
Irakasle bat, ikastetxe batean.
Irakasle bat, ikastetxe batean. Artxiboko argazkia: EFE

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, zuzeneko dirulaguntzak ematea hezkuntza-ituna indarrean duten ikastetxeei, COVID-19ren aurkako prebentzio-protokoloek eskatzen dituzten neurriak aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzeko. Gastu gehigarri horiek ordaintzeko erabiliko den diru-kopurua 36.689.760,82 eurokoa da.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke 2020-2021 ikasturtean Euskadin honako irakaskuntza arautu hauetakoren bat itunduta duten ikastetxeak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa.

Ezohiko diru-laguntza hauek honako gastu-mota hauek finantzatzeko emango dira:

- Langile berriak kontratatzea edo lehendik daudenei ordu kopurua gehitzea

- Irakasleen ordezkapenak

- Garbiketa gastuak

- Material informatikoa erostea edo alokatzea

Irakasle berriak eta irakasle ez diren langileak kontratatzeko zenbatekoa zehazteko, kontuan izan dira, ikastetxe bakoitzaren gela eta ikasle kopurua, baita ikastetxe bakoitzaren Hezkuntza Konplexutasunaren Indizea ere. Indize hau osatzeko hainbat adierazle hartu da aintzat, besteak beste, ikaskuntzaren emaitzak, hezkuntza-laguntzarako beharrak, egokitasuna, ikasleek ikastetxean duten jarraikortasuna eta maila sozioekonomikoa.

Material informatikoa erosi edo alokatzeko laguntzetarako, diru zenbateko bat ezarri da, ikastetxe bakoitzean Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan eta DBHko maila guztietan (DBH-ko 1. mailatik 4.era) eskolatutako ikasle bakoitzeko.

Garbiketari eta irakasleen ordezkapenei dagokienez, hezkuntza-itunean emandako moduluen igoerak ezarri dira: %20-ko igoera garbiketarako, eta %40-koa ordezkapenetarako.

Dirulaguntza hauen helburu diren gastuak 2020ko irailaren 1a eta 2021eko ekainaren 30a bitartean egin beharko dira, eta soil-soilik COVID-19aren aurkako prebentzio-protokoloak betetzeko neurriek hala eskatzen dutelako eginiko gastuak izan beharko dira.

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, erabakia onartzen denetik hasita. 2020-2021 ikasturte honetan, Euskadin 314 itunpeko ikastetxe daude laguntza hauen onuradun izan daitezkeenak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X