950 euroko gutxieneko soldata egongo da elkarrizketa sozialean akordioa lortu arte
Espainiako Ministroen Kontseiluak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata % 5,5 igotzeko onartu zuen errege dekretua luzatzea erabaki du, Lan Ministerioak eskatuta, eta 950 euroko 14 ordainketatan geratuko da, elkarrizketa sozialeko negoziazioan datorren urterako zenbatekoa adosten duten arte.
Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez, gaurko luzapenarekin indartu egingo da segurtasun juridikoa, eta langileen gutxieneko soldata bermatzen da.
Era berean, gutxieneko soldata horren zain zeuden eta urte amaieran legetik kanpo geratzeko arriskuan egongo liratekeen langileak ere babesten direla gogorarazi du.
Otsailean onartu zuen Ministroen Kontseiluak gutxieneko soldata % 5,5 igotzeko errege dekretua, 950 eurora arte.
Lan Ministerioak argi adierazi nahi izan du luzapena behin behinekoa dela, 2021ekoa ezarriko duen errege dekretua onartu arte, hau da, elkarrizketa sozialaren baitan akordioa lortu arte.
"Luzapenarekin, eragile sozialen parte-hartzea ere bermatzen da, bereziki zaila den testuinguru sozial eta ekonomikoan gutxieneko soldata ezartzeko, Gobernuaren programaren baitan hori handitzeko konpromisoa betez", Yolanda Diaz buru duen Ministerioaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Beste hiru greba egun deitu dituzte martxorako eskola jantokietan
Lanuzteak martxoaren 10ean, 11n eta 12an egingo dituzte, gaur egun negoziazioetan duten "blokeo" egoera dela eta.
Gipuzkoako erresidentzietako langileen itxialdia Donostiako Emakumeen Etxean
ELAk deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ehun bat langile Donostiako Emakumeen Etxean itxialdia egiten ari dira atzotik, babes soziala lortzeko eta lan-gatazkan Gipuzkoako Foru Aldundiak "berehala esku-hartzea" eskatzeko.
Lanera ez joatea erabaki dute Petronorreko hainbat langilek bentzenoaren eraginpean ez egoteko
ELAko iturriek adierazi dutenez, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak inguruko herritarrei prebentzio-neurriak hartzea gomendatu, enpresak ez die beharginei inolako segurtasun jarraibiderik eman. LABek, bestalde, Petronorri eskatu dio geldi dezala lantegiaren jarduna, intzidentzia konpondu bitartean.
Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu
Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.
Tubos Reunidoseko langileak Bilbon mobilizatu dira, lan-erregulazioko espedientearen bileran batzordeari laguntzeko
Zuzendaritzak eskaintza berria aurkeztu du, langileek borondatezko bajak onar ditzaten, eta batzordeak bere jarrera berretsi du, enpresak enplegu-erregulazioko espedientea atzera bota dezan. 300 langilek baino gehiagok parte hartu dute protestan.
Bilboko Portuak 77 milioiko fakturazioa izan zuen 2025ean, % 0,3 gehiago
Ivan Jimenez Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak jardueraren balantzea aurkeztu du ostegun honetan, eta egoera ekonomikoa onbideratutzat jo du. Horri esker, portu-tasak izoztuta mantenduko dira.
Hauek dira 'babes sozialerako' dekretua indargabetu ondoren bertan behera geratu diren neurriak
Dekretua bigarren aldiz indargabetu izanak bertan behera utzi du familia zaurgarrien etxegabetzeak etetea, baita zerga eta enpresa arloko beste neurri batzuk ere. Hauek dira babes sozialerako dekretuak jasotzen zituen neurri nagusiak.
Danobatek 500 lanpostu sortuko ditu Euskadin, eta 50 milioi inbertituko ditu "robot industrialen belaunaldi berri bat" egiteko
Helburua da Euskadin robot industrial aurreratuen belaunaldi berri bat diseinatzea eta fabrikatzea, eta teknologia estrategiko horren ildoko tokiko balio-kate sendo bat finkatzea.
Stellum Capitalek ia hirukoiztu egingo ditu aktiboak bi urtean, 700 milioi euroraino
Artizarra Fundazioak sortutako eta Hego Euskal Herriko enpresaburuek sustatutako kapital pribatuko funts kudeatzaile bat da Stellum Capital. Inbertitzeko hiru tresna berri abiaraziko dituzte, egungo aktiboak hirukoizteko helburuarekin.
"Anbizioa dugu, eta erabakimena gure lurraldean geratzea bilatzen dugu"
Atzo zabaldu zenez, euskal inbertsore talde batek Azpeitiko Elmubas Petfood Group enpresa erosteko interesa omen du. Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, berri ona da, eta operazioa "gertutik" jarraituko dute.