Espainiako Gobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

950 euroko gutxieneko soldata egongo da elkarrizketa sozialean akordioa lortu arte

Horixe erabaki du Espainiako Gobernuak, eta berretsi egin du lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko konpromisoari eusten diola, nahiz eta gogorarazi egoera ekonomikoa ez dela ona.
Langileak Gasteizen (pandemiaren aurreko irudi bat). Argazkia: EiTB
Langileak Gasteizen (pandemiaren aurreko irudi bat). Argazkia: EiTB

Espainiako Ministroen Kontseiluak Lanbide arteko Gutxieneko Soldata % 5,5 igotzeko onartu zuen errege dekretua luzatzea erabaki du, Lan Ministerioak eskatuta, eta 950 euroko 14 ordainketatan geratuko da, elkarrizketa sozialeko negoziazioan datorren urterako zenbatekoa adosten duten arte.

Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez, gaurko luzapenarekin indartu egingo da segurtasun juridikoa, eta langileen gutxieneko soldata bermatzen da.

Era berean, gutxieneko soldata horren zain zeuden eta urte amaieran legetik kanpo geratzeko arriskuan egongo liratekeen langileak ere babesten direla gogorarazi du.

Otsailean onartu zuen Ministroen Kontseiluak gutxieneko soldata % 5,5 igotzeko errege dekretua, 950 eurora arte.

Lan Ministerioak argi adierazi nahi izan du luzapena behin behinekoa dela, 2021ekoa ezarriko duen errege dekretua onartu arte, hau da, elkarrizketa sozialaren baitan akordioa lortu arte.

"Luzapenarekin, eragile sozialen parte-hartzea ere bermatzen da, bereziki zaila den testuinguru sozial eta ekonomikoan gutxieneko soldata ezartzeko, Gobernuaren programaren baitan hori handitzeko konpromisoa betez", Yolanda Diaz buru duen Ministerioaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X