Gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala urtean 7.200 eurokoa da, EAEn
Gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala urtean 7200 euro ingurukoa da, Eusko Jaurlaritzak soldata arrakalaren aurkako egunaren harira gaur zabaldutako informazioaren arabera.
Emakumeek 24.757 euro jasotzen dituzte urtean batez beste, eta gizonek, berriz, 31.970 euro. Sektoreka, zerbitzuen alorrean nabari dira alderik handienak, emakume askok lan egiten duten sektorean hain zuzen ere.
Emakunderen eskariz Sara de la Rica EHUko Ekonomia Katedradunak egindako "Genero-arrakala Euskadiko lan-merkatuan" azterlanaren arabera, sexuagatiko bereizketa okupazionala da emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakalan eragin handiena duen faktorea, % 35era arte. Femeninotzat jotzen diren lanbideak okerrago ordaintzen dira.
Ikerketan jasotzen denez, lanbideen feminizazio/maskulinizazio maila faktore erabakigarria da soldata arrakalan, nabarmen handitzen baita lanbide batean emakumeen proportzioak gora egin ahala eta alderantziz.
Gainera, emakumeek malgutasun handiagoko lanak onartu ohi dute lana eta familia kontziliatzeko. Zehazki, lanaldi partziala duten langileen % 80 baino gehiago emakumeak dira.
Berdintasun diagnostikoak eta planak egiteko laguntzak eskaintzen dizkie Emakundek enpresei
Soldata-arrakala murriztea helburu, diagnostikoak egiteko eta berdintasun planak egiteko laguntzak ematen ditu urtero Emakundek. Diru-laguntza horren zenbatekoa bikoiztu egin da aurten, 200.000 eurotik 400.000 eurora igarota.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak laguntza horiek eskatzera animatu ditu enpresak. Laguntza horiei buruzko informazioa bihar argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Landaidaren hitzetan, "beste neurri batzuez gain, beharrezkoa da enpresetan berdintasunaren kultura sartzea, eta berdintasunari buruzko diagnostikoak eta planak egiteak aurrerapen handiak ahalbidetzen ditu ildo horretan".
Bestalde, argitara atera berri den Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen "Soldata-arrakala eta genero-arrakalak lan-merkatuan" inkestaren arabera, inkestan parte hartu duten gehienek uste du berdintasuna sustatzea garrantzitsua dela enpresentzat eta ekonomiarentzat (% 98 erabat ados edo ados), eta Eusko Jaurlaritzak neurri gehiago bultzatzen jarraitu beharko lukeela gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala murrizteko (% 91 eta % 94, hurrenez hurren).
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripu batean
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.