Tubacexek kaleratzeak 150etik 134ra jaistea eskaini die sindikatuei
Tubacexen zuzendaritzak Amurrioko eta Laudioko (Araba) lantegietarako Lan Erregulazio Txostenean aurreikusten dituen 150 kaleratzeak 134ra jaistea eskaini die sindikatuei.
Horixe jakinarazi du Efe albiste-agentziak enpresa batzordeko iturrietan oinarrituta, gaur bi aldeek Lan Erregulazio Txostena eta Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena negoziatzeko egin duten bileraren ostean.
Langileen ordezkariek Lan Erregulazio Txostena bertan behera uzteko eta Aldi Baterako txostena negoziatzeko eskaerari eutsi diote, baina zuzendaritzak uko egin dio. Izan ere, konpainiak dio nazioarteko krisiak eragindako egiturazko arazoak dituela eta eskaerek behera egin dutela. Langile batzordeak, aldiz, uste du arazoa unean unekoa dela eta nahikoa dela behin behineko neurriak hartzea.
ELA, CCOO, STAT eta Independentek beste proposamen bat aurkeztu dute, 1966an edo lehenago jaiotakoen aurre-erretiroa, % 100eko estaldurarekin, aurreikusten duena; eta baita borondatezko eszendentziak 1.500 euroko soldatarekin. Era berean, borondatez lana uzten dutenei urteko 60 eguneko ordaina ematea jarri dute mahai gainean.
Guztiak neurri "ez traumatikoak" eta "boluntarioak" direla azpimarratu dute sindikatuek, helburua "kaleratzerik ez" izatea delako.
Gainera, hurrengo 10 urteetan kaleratzerik ez egiteko konpromisoa bete beharko luke enpresak, eta lanpostuak ez externalizatzekoa. Aldi Baterako txostenari dagokionez, sindikatuek % 100eko gehigarria eskatzen dute, oporrak eta aparteko sariak edukitzeko.
LAB ez da proposamen horretan sartu, zuzendaritzak ez duelako justifikatu egiturazko neurriak hartu behar izatea. Izan ere, sindikatu abertzalearentzat krisia behin behinekoa da, eta horretarako "irtenbide onena" Aldi Baterako Erregulazio Txostena negoziatzea da.
Tubacexen zuzendaritzak esan du proposamen horietatik "urrun" dagoela, eta kaleratzeak 150etik 136ra jaistea eta kaleratzeengatik urteko 25 egun ordaintzea (gehienez 18 hilabetez) proposatu du.
Hurrengo negoziazio batzarra ostegunean izango da, eta asteartean, hilaren 9an, izango da negoziazio fasea amaitzeko azken bilera.
Laudioko eta Amurrioko langileak greba mugagabea egiten ari dira otsailaren 15etik, eta egunero moibilizazioak egin dituzte euren egoeraren berri emateko.
Tubacexek 25,3 milioi euroko galerak izan zituen, batez ere EAEn pilatutako balantze negatiboagatik, baina aurreko urtean 11 milioi euroko etekina eskuratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.