Enpresa txiki eta autonomoentzako lehen finantziazio lerroa onartu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta autonomoentzat 250 milioi euroko finantziazio lerroa onartu du astearte honetan, enpresa txiki eta ertainen zein autonomoen likidezia errazte aldera. Elkargiren bitartez bideratuko dituzte maileguak.
Jaurlaritzaren esanetan, 2020ko apirilean eta maiatzean indarrean sartutako finantziazio programen baldintzak hobetzen ditu honek. Izan ere, iazko planarekin alderatuta, berritasunak daude gabezia aldiari eta amortizazio epeari dagokienez. Bi eta sei urtekoak izango dira, hurrenez hurren; iaz, urtebetekoak eta lau urtekoak ziren.
Gainera, badira aldaketa gehiago ere. 150 milioi euro gutxienez, 5.000 eta 25.000 euro bitarteko maileguetara bideratuko dituzte, covid-19aren pandemiak gehien zigortu dituen sektoreetan dauden enpresaburuei laguntzeko asmoz.
Jaurlaritzak nabarmendu du helburua dela likidezia eta finantziazio beharrei "azkar" erantzutea.
Esan bezala, 250 milioi euroko finantzazio lerro hori 500 milioi eurora zabalduko dute aurrerago, beharren arabera.
250 langile baino gutxiago dituzten, urteko 50 milioi eurotik beherako negozio bolumena duten edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik beherakoa duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago plana. Gainera, onuradunek ezin dute zuzenean edo zeharka beste enpresa baten edo batzuen % 25eko edo gehiagoko partaidetzarik izan, baldin eta lehen adierazitako baldintzaren bat betetzen ez badute.
Euriborra + % 0,75eko diferentziala izango dute maileguek, eta Jaurlaritzak % 100eko dirulaguntza emango die onuradunei. Azken horiek maileguak noiznahi indargabetzeko aukera izango dute, baita kosturik gabe amortizatzeko ere.
Enpresa txiki eta ertainen kasuan, 5.000 eta miloi bat euro arteko maileguak jaso ahalko dituzte. Autonomoen kasuan, berriz, 5.000 eta 100.000 euro bitartekoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.