Grebaren jarraipen zabalena, Hezkuntzan
EAEko sektore publikoan deitutako grebaren jarraipena desberdina izan da sektorearen arabera, Hezkuntzan nabarmena izan baita, baina Osasunean adibidez, oso eskasa (zerbitzu minimo handiak medio). Sindikatuek "Europako" behin behinekotasun "tasa altuena" amaitzeko eskatu diote Iñigo Urkullu lehendakariari.
ELAk, LABek, CC. OO.k, Satsek, Steilasek eta ESK-k greba eguna deitu dute gaur EAEko sektore publiko osoan behin behineko lanpostuen egonkortasuna eskatzeko. UGTk eta Interinoak Taldeak ez dute bat egin gaurko deialdiarekin.
Lanuztearen jarraipena desberdina izan da sektoreka. Sindikatuen arabera, % 55ekoa izan da Hezkuntzan, eta langileen herenak bat egin du Justizian, baina Osakidetzan oso baxua izan da, zerbitzu minimoak oso handiak izan direlako. Garraio publikoan ere eragina izan du, eta EITBn soilik informatiboetan egin dute lan.
Langileen ordezkariek azpimarratu dute grebaren eragina oso zabala izan dela behin behinekotasun tasa handienak dituzten sektoreetan.
Eusko Jaurlaritzaren datuek baieztatu egiten dute jarraipen zabalena Hezkuntzan egon dela, nahiz eta portzentajea % 29,4ra jaitsi duen.
Gainera, Administrazio orokorrean langileen % 16,4k egin dute lanuztea, eta % 15,5ek Lanbiden. Jaurlaritzaren arabera, Justizian eta Osakidetzan % 2,84koa eta % 2,87koa izan da jarraipena.
Kalean, berriz, erantzuna oso zabala izan da, EAEko hiru hiriburuetan antolatutako manifestazioetan jende andana elkartu baita, 18.000 inguru, deitzaileen arabera.
Bilbokoan, handienean, Igor Eizagirre ELAren Zerbitzu Publikoetako idazkariak esan du gaurko protestarekin erakundeei helarazi behar zaien mezua dela "amaitu egin behar dutela sektore publikoan pribatizazioaren aldeko apustuarekin, eta sektore publikoko behin behineko 60.000 langileen egoera kontsolidatu".
Garbiñe Aranburuk, LABen idazkari nagusiak, "enplegu publiko gehiago eta prekarietatea amaitzea" aldarrikatu du, eta salatu du behin behinekotasunak "emakume aurpegia" duela, % 69 baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent petrolio gordinaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zituen. Aliatuek Ormuzeko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun txarra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, lan-erregulazioko espedientearen aurka
Langile talde batek piketea osatu du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Etxeko langileek bat egingo dute astearteko grebarekin, beren lan-baldintzak hobetzearen alde
Greba eskubidea bermatuta ez duten arren, etxeko langileen kolektiboek bat egingo dute astearteko mobilizazioekin. Grebarekin bat datozela adierazteko, besoko laranja bat eramango dute egun horretan, lanean dauden bitartean.
Greba mugagabea hasiko dute igande honetan Amurrioko Tubos Reunidos lantegian
Gaueko txandan hasiko da greba (22:00etan), baina aldez aurretik lau orduko lanuztea deituta dagoenez; benetan, 18:00etatik aurrera hasiko dira lanuzteak.
Petrolioaren erosketa kostuak bikoiztu diren honetan, gasolindegietako jabeek zergak jaisteko eskatzen dute
Alaitz Goñi Getxogas gasolindegiko jabearekin izan da ETB, petrolioaren kostuaren gorakadak euren jardunean izan duen eragina aztertzeko. Bizkaian %25 jaitsi omen da bezeroen mugimendua prezioen igoeragatik eta zergak jaisteko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.
Ekialde Hurbileko gerrak eragina izango du Bilboko Portuan, baina aukera ere bihur liteke
Arku Atlantikoko portu komertzial handiena da Bilboko Portua, trafikoari, azpiegiturei eta ematen dituen zerbitzuei dagokienez. Azken zabalkundea 2027ko lehen hiruhilekoan burutuko du, kai-mutur nagusiko lanak amaitzen direnean.
ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"
Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.
Tubos Reunidosek esan du enplegu-erregulazioko espedientea ezarri behar duela, eta etorkizuna zalantzaz beteta dagoela
Enpresako zuzendaritzak aukera guztiak aztertuko ditu, eta datozen egunotan jakinaraziko die bere erabakia negoziazio batzordeari eta lan agintaritzari. Ez da baztertzen enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatzea.
Martxoaren 17ko greba orokorra "arrakastatsua" izatea aurreikusten dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek adierazi dutenez, grebaren aldeko atxikimendua "oso zabala" izaten ari da eta dagoeneko 1.750 enpresatako lan batzordeek eta ehunka gizarte eragilek egin dute bat 24 orduko lanuztearekin.