Greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko autoeskolek hiru greba egun gehiago deitu dituzte uztailean

Patronalaren erantzunik ezaren aurrean, ELAk eta CCOOk beste hiru greba egun deitu dituzte Bizkaiko autoeskoletan, uztailaren 14, 23 eta 26an.
Bizkaiko autoeskolen greba. Argazkia: ELA.
Bizkaiko autoeskolen greba. Argazkia: ELA.

ELA eta CCOO sindikatuek hiru greba egun gehiago deitu dituzte, uztailaren 14, 23 eta 26an. Ohar batean azaldu dutenez, "patronalaren erantzunik ezaren aurrean" mobilizazioak areagotu egingo dituzte "lan hitzarmena berritzeko, sektoreko lan baldintzak arautzeko eta genero arrakalarekin amaitzeko".

Bi zentralen arabera, autoeskoletako langileen lan baldintzak "oso kaskarrak eta kasu askotan irregularrak dira". Horrekin batera salatu dute "genero arrakala handia dagoela lanpostu administratibo feminizatuenetan".

Sindikatuek adierazi dutenez, zazpi hilabete baino gehiago daramatzate mobilizazioak egiten, eta negoziazio mahaiarekin bederatzi bilera egin dituzte. Hala eta guztiz ere "APAVI patronalak ez du aurrerapausoak emateko borondaterik".

Egoera horren aurrean, sindikatuek bi greba egun egin dituzte ekainean, patronalaren erantzunik jaso gabe. Hori dela eta, "mobilizazioak areagotzea" erabaki dute, eta hiru greba egun gehiago deitu dituzte uztailaren 14, 23 eta 26rako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X