Aurreko urtean baino % 10 aitorpen gehiagorekin itxi du Bizkaiak Errenta kanpaina
Bizkaiko Ogasunak 636.264 aitorpen batu ditu 2020ko Errenta kanpainan, iaz baino % 10 gehiago. Itzulketei dagokienez, hamar zergadunetatik zazpik itzulketak jaso dituzte, 408,7 milioi euro batzen dituztenak. Kenkari sozialak, aldiz, 651,2 milioikoak izan dira, Jose Maria Iraurrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak emandako datuen arabera.
Arduradunek azaldu dutenez, aitorpen gehienak Internet bidez aurkeztu dira: 473.230 (% 74,3); bien bitartean, 53.013 telefonoz aurkeztu dira (% 8,3) eta 480 aurrez aurreko hitzorduetan ( % 0,1). Halaber, 109.541 aitorpen automatikoki entregatu dira, zergadunaren aldetik izapiderik egin gabe ( % 17,2).
Aurten, Ogasunak 992.376 pertsonari bidali die zirriborroa edo aitorpen-proposamena, horiek aitorpena aurkeztera behartuta egon edo ez. Horietatik guztietatik, % 68,4 (435.047) proposatutakoa onartuta egin dira, hau da, datu ekonomikoak aldatu edo txertatu gabe.
Iñaki Alonso Ogasun zuzendariak azpimarratu duenez, sistema berriak ahalbidetu du jende gehiagok aitorpena egitea. Izan ere, azaldu duenaren arabera, orain arte askok ez zekiten hori aurkeztea komeni zitzaien edo ez, eta, zalantzen aurrean, behartuta ez zeudenez, ez zuten aurkezten. Orain, aldiz, zirriborroa ikusita, itzulketarako aukera zutenek bai egin dute, eta, ondorioz, zergadunaren aldeko aitorpenak % 13,5 hazi dira kanpaina honetan. Hala ere, nabarmendu dute itzulketen batez bestekoa jaitsi egin dela.
Bestalde, Iruarrizagak sistema berriari "nota jartzea" saihestu du, baina, "emaitzak ikusita", kanpaina txarra izan ez dela ondorioztatu du, nahiz eta hobetzeko esparruak dituela onartu. Ildo horretan, nabarmendu du ez dela "kaosa izan, ezta porrota ere", oposizioak hainbatetan kritikatu duenaren kontra.
Zure interesekoa izan daiteke
Saltokietan eskuko telefonoarekin ordaintzeko aukera emango du Bizumek maiatzaren 18tik aurrera
CaixaBank, Sabadell eta Bankinter izango dira Bizum bidezko ordainketak baimentzen lehenak. Laboral Kutxak ere hilaren 18tik aurrera eskainiko du aukera, baina denda kopuru mugatu batean.
Lanera itzuli nahi duten Amurrioko Tubos Reunidoseko beharginek lantegira sartzeko autobusa izango dute asteartetik aurrera
Ostegunean, 232 langilek, CCOOk eta UGTk babestuta, greba amaitzearen eta berriro lan egitearen alde bozkatu zuten, ELA, LAB eta ESKk ordezkatutako gehiengoaren iritziaren aurka. Neurri horren helburua, enpresaren arabera, lanera itzuli nahi duten horiek lantokira segurtasun baldintza egokietan sartu eta irtetea da.
ELAk ezkutuko 28 kaleratze salatu ditu Sidenorren Azkoitiko lantegian Reinosara lekualdatzeko prozesuan
Ohar batean, enpresak esan du ez dela "kaleratze bakar bat ere" izan Azkoitian, eta 32 pertsona joango direla Reinosara, horietako bi euren borondatez.
Pasaiako portuak urtean 10 milioi inbertitzea aurreikusten du, "Ardatz Atlantikoko nodo lehiakor" gisa kokatzeko
EAJren eta PSE-EEren arteko ika-mika iturri den portuaren eskumenaren transferentziaz galdetuta, Izaskun Goñi Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak adierazi du hori arlo politikoan argitu behar dela.
Tubos Reunidoseko asanbladak greba amaitzearen alde bozkatu du, baina batzordeak jarraitzearen alde egin du
Batzarrean 234 langilek bozkatu dute, eta ia guztiek greba amaitzearen alde egin dute; hala ere, Amurrion 870 langile daude guztira. ELAk adierazi du asanbleak ez duela baliorik eta "ezin duela greba-deialdia aldatu"; aldi berean, ESK-k zalantzan jarri du bere zilegitasuna.
Tentsioa, Tubos Reunidosen: langileen zati batek grebarekin jarraitu ala ez bozkatzeko eskatu du
Gehiengo sindikalaren estrategiarekin kritikoak diren langileek erreferendumean bozkatu nahi dute grebarekin jarraitu ala ez; sindikatu nagusiek, ordea, uko egiten diote horri. Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak ohartarazi duenez, Tubos Reunidosen etorkizunaren zati bat jokoan dago gaurko bileran, eta guztiak batera arraun egiteko deia egin du.
Osakidetzak garapen profesionalerako eredu berria adostu du SME, Satse eta CCOOrekin
Euskal Osasun Zerbitzuak osasun-prestakuntza espezializatuko aldia aitortuko du emandako zerbitzu gisa eta puntuazio gehigarri bat betetzea zaila den lanpostuetan.
Urte gazi-gozoa makina erremintaren sektorean: esportazioek gora egin arren, gutxiago fakturatu dute
Txinaren "mehatxuaren" aurrean, autogintzak larri itxi zuen 2025 urtea, eskariak ia % 12 murriztuta. Aldiz, errekorreko urtea izan zen defentsa eta aeronautika alorretan.
Tubos Reunidosek ohartarazi du egoera "oso zaila" dela, eta ez du baztertzen jarduera etetea inbertitzailerik aurkitzen ez badute
Amurrioko lantegiko beharginen batzordearekin egindako bileran, zuzendaritzak jakinarazi du bideragarritasun plana eta kaleratze kolektiboa bertan behera direla. Aurrerantzean, konkurtso-administratzaile batek hartuko ditu enpresaren gaineko erabaki guztiak.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak grebari eutsi dio, eta asteazken honetan zuzendaritzarekin biltzeko zain dago
Tubos Reunidos enpresako langileek elkarretaratzea egin dute astearte honetan enpresaren Bilboko bulegoen aurrean, enpresak hartzekodunen borondatezko konkurtsoa aurkeztu eta biharamunean. Tubos Reunidosek 1.300 langile inguru ditu, eta 260 milioi eurotik gorako zorra pilatuta.