Gipuzkoak 5,3 milioi euroko saldo positiboarekin amaitu zuen 2020ko Errenta kanpaina
Gipuzkoako Foru Ogasunak 268 milioi euro itzuli ditu eta 273 milioi euro jaso ditu duela bi aste amaitu zen 2020ko Errenta kanpainan. Emaitza 5,3 milioi euroko saldo positiboa izan da Foru Aldundiarentzat, "historian bigarren aldiz positiboa", baina 2019ko kanpainako emaitza baino 14,9 milioi euro txikiagoa. Zergadunek guztira 383.650 aitorpen aurkeztu dituzte kanpaina honetan, iazko kopuru "ia berdina".
Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak "poztasuna" adierazi du, "bai kuantitatiboki bai kualitatiboki", eta "balorazio positiboa" egin du.
Ogasunak 268 milioi euro itzuli ditu, iaz baino 16,4 gutxiago, eta 273,3 milioi euro jaso ditu, aurreko urtean baino 31,3 milioi gutxiago. Saldoa 5,3 milioi eurokoa da: 2019ko Errentan baino 14,9 milioi euro gutxiago dira, baina 2018koan baino 22,1 milioi euro gehiagokoa.
"Zifra horiek adierazten dute, 2020an, gure ekonomiak eta lan-merkatuak uste baino hobeto eutsi ziotela covid-19ak eragindako krisiari", azpimarratu du Peronak, eta "Gipuzkoa osorako albiste positiboa" dela gaineratu du.
Guztira, 255.158 aitorpen itzuli behar izan dituzte (guztien % 66,5), eta Ogasunak 268 milioi euro itzuli ditu, batez beste 1.050 euro zergadun bakoitzari. Gainerako 128.462 aitorpenak Ogasunari ordaindu behar izan dizkiote, 273,3 milioi guztira. Aitorpen guztien % 33,5 izan dira, eta zergadunek, batez beste, 2.128 euro sartu dituzte lurraldeko zerga-administrazioan.
Bestalde, Ondarearen gaineko Zergaren kanpainari dagokionez, Ogasunak ez du 2019ko kanpainaren emaitza hobetu, baina "oso gertu" geratu da, "historiako hirugarren kanpainarik onena" itxita. Guztira, 65,9 milioi euro jaso dira, aurreko kanpainan baino 1,1 milioi gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatzen dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan