Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena etengo du berriro gaur eta bihar, hornigaien faltagatik

Fabrikak ekoizpena geldituko du, erdieroaleen hornidura-arazoak direla eta. Lantegia Euskadiko handiena da, eta 5.000 langile inguru ditu. Ekainaren 21a eta 25a bitartean ere gelditu zuten, arrazoi beragatik.
Gasteizko Mercedes fabrikaren barrualdea.
Gasteizko Mercedes fabrikaren barrualdea. Argazkia: EFE.

Gasteizko Mercedes-Benz lantegiak ekoizpena eten beharko du berriro gaur eta bihar erdieroaleen horniduran arazoak dituztelako, zuzendaritzako iturriek baieztatu dutenez.

Fabrika geldirik egon zen ekainaren 21a eta 25a bitartean ere, arrazoi beragatik, eta, ondoren, zuzendaritzak iragarri zuen furgonetak ekoizteko helburua 141.001 unitatera murriztuko zela aurten, aurreikusitakoak baino 7.599 gutxiago. Hornidura-arazoek eta automobilgintza sektorearen "ezegonkortasunak eta aldakortasunak" eragin dute erabaki hori hartu behar izatea.

Bi eguneko etenaldiaren ondoren, lantegiak ohiko jarduera berreskuratuko du asteazkenean, baina zuzendaritzak ez du baztertu ekoizpena gelditu behar izatea hurrengo egunetan, munduko egoera "oso zaila" delako, horien esanetan.

Zuzendaritzak eta gehiengo sindikalak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat aplikatzea adostu zuten, 30 egunekoa, urtea amaitu arte, merkatuaren bilakaerak behartuta geldialdi gehiago egin behar izanez gero, baina oraindik ez dira aplikatzen hasi.

Horrez gainera, uztailaren 5etik, muntaketa-sailaren gaueko txandako lanaldia murriztea erabaki zuen enpresak, zortzi ordutik zazpi ordu eta erdira.

Lantegia Euskadiko handiena da, eta 5.000 langile inguru ditu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X