Errepideetako mantentze-zerbitzuko langile bat zauritu dute N-1ean aire konprimatuko arma batekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko errepideetako mantentze-zerbitzuko langile bat zauritu dute bart, N-1 errepidean, Ordizia parean (Gipuzkoa), aire konprimatuko arma batekin tirokatuta, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
01:00a aldera, behargina errepide horretako mantentze-lanetan zebilen, argitu gabeko arrazoiak tarteko, aire konprimatuko arma baten balatxo batek bete-betean jo dionean. Inpaktuaren ondorioz, gizonak min hartu du besoan, zauria larria izan ez bada ere.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du eta 20 urteko gizon bat identifikatu du gertakariarekin zerikusia duelakoan.
Zerbitzu Ustela izeneko Twitterreko kontuak (langile horiek jasaten duten "prekarietatea" salatzeko sortua) gertatutakoaren berri eman du: