Argindarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchez: "Argindarraren prezioa 2018an ordaindutakoaren parekoa izango da urte amaieran"

Bere esanetan, Espainiako Gobernuak egiturazko erreformak abiatu ditu, eta, argindarraren prezioa jaisteko asmoz, "ezinbesteko gutxieneko kontsumoa" sortzea aztertzen ari da.
Argindar dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE
Argindar dorre bat. Artxiboko argazkia: EFE

Urte amaierarako, argindarraren prezioa 2018an ordaindutakoaren parekoa izateko konpromisoa hartu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak igande honetan.

"Konpromiso zehatz batera iristeko plan bat lantzen ari gara: urte amaieran herritarrek atzera begiratzea eta ikustea argindarraren fakturan 2018an ordaindu zutenaren antzera ordaindu dutela. Horixe da gure helburua eta konpromisoa. Urte amaieran, batez besteko kontsumoarekin, 2018an ordaindu zutenaren antzekoa ordaintzea, jakina, KPIa alde batera utzita", esan du Sanchezek El Pais egunkarian egindako elkarrizketa batean.

Bere esanetan, Espainiako Gobernuak egiturazko erreformak abiatu ditu, eta, argindarraren prezioa jaisteko asmoz, "ezinbesteko gutxieneko kontsumoa" sortzea aztertzen ari da.

Tesuinguru horretan, Sanchezek azaldu du gauza bat dela energiaren merkatuko handizkako prezioaren bilakaera, eta beste bat argindarraren faktura. "Faktura hilero ordaintzen dugu. Egunero horri buruz eztabaidatzea ez du zentzurik, argia ez baitugu egunero ordaintzen", esan du.

Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak handizkako prezioaren bilakaera moteldu dezakeela gaineratu du. "Egiturazko erreformak egin ditugu, energia berriztagarrien aldeko apustu irmoarekin, ez bakarrik klima aldaketagatik, baizik eta merkeagoa delako ere".

Gainera, BEZa % 21etik % 10era jaitsi dutela gogorarazi du. "Horrek 28.000.000 kontsumitzaileri egiten die mesede; 2.800.000 enpresari. Estatuak 1.400.000 euro gutxiago bilduko ditu. Horrek argiaren fakturaren bilakaera % 12 moteltzen du".

Unidas Podemosek enpresa publiko bat sortzeko egindako proposamenaren harira, gai hori koalizio-gobernuko programan eztabaidatu zutela eta "akordiotik kanpo" geratu zela esan du Sanchezek. "Ez da koalizio-akordioaren parte", gaineratu du.

Krisi honek koalizio-gobernua hautsi ote dezakeen galdetuta, Sanchezek esan du dagoeneko sinatutako konpromisoen % 34 bete dituztela (urte amaierarako % 38 izanngo dira), eta bi alderdien arteko akordioa "azken egunera arte" indarrean jarraituko duela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X